Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

18 eta 26 urte bitarteko gazteentzako Eusko Jaurlaritzaren auzolandegietan, 75 plaza daude udarako

2017-06-07
  • Agurain, Arraia-Maeztu eta Bilar Araban; Galdames, Lekeitio, Lemoa, eta Busturialdea Bizkaian; eta Tolosa ta Bergara Gipuzkoan

 

VG 17-06-07

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 87 plaza libre ditu, autonomia-erkidegoko hainbat puntutan udan egingo diren auzolandegietarako. “Azterketak amaitzen ari direla eta 18 eta 26 urte bitarteko gazteek oporraldietan dituzten egun libreak kalkula ditzaketela kontuan hartuta, beren interesekoak izan daitezkeen hainbat helmuga eta jarduera eskaintzen ditugu”, esan du Ander Añibarrok, Gazte arloko zuzendariak.

 

Araban, 30 plaza daude: 6 Agurainen, Pedroko hezegunea eta udalerriko ingurune berdea berreskuratzeko, garbitzeko eta balioa emateko, uztailaren 17aren eta 31ren artean. Arraia-Maeztun, 10 gaztek Gustaldapa edo San Ildefonso asfaltoen antzinako fabrikako indusketan parte har dezakete, uztailaren 31ren eta abuztuaren 14aren artean; Bilarren, Arabako Errioxan, galtzada berreskuratuko da, uztailaren 17aren eta 31ren artean, eta horientzat 14 plaza gorde dira.

 

Bizkaian, 25 plaza daude: Galdamesen, auzolandegirako 2 postu daude, San Ginesko bidearen egokitzapenerako, uztailaren 31ren eta abuztuaren 14aren artean. Lekeition, 4 plaza daude, hirugarren adinekoen animaziorako, Uribarren Abaroa egoitzan, uztailaren 17tik 31ra bitartean, eta beste bat uztailaren 31tik abuztuaren 14ra; Lemoan, Lemoatx mendian, auzolandegia egingo da, memoria historikoari eskainita. Gerra Zibila Lemoatxen, 12 plaza, uztailaren 17tik 31ra eta 7 plaza, uztailaren 31tik abuztuaren 14ra. Busturialdean, “Kulturak eta Naturak ingelesez egiten dute Busturialdean” auzolandegirako, uztailaren 17tik 31ra bitartean, 6 plaza daude libre.

 

Gipuzkoan, 20 plaza daude auzolandegietarako: Bergaran, 5 belaunaldien arteko truke baterako, Mizpirualde egoitzan, uztailaren 3tik 17ra bitartean. Tolosan, Uzturreko bainuen berreskurapena, uztailaren 3tik 17ra bitartean, 8 plaza, eta uztailaren 17tik 31ra bitartean, beste 7.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)