Eu

Artolazabal: “BECeko industria-arloko 6 azoketako enpresa erakusketarien irudi ona gure herrialdearen argazki egokia da”

2017.eko ekainak 07
  • Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua Workinnen irekiera-ekitaldian, BECen
  • “Garrantzitsua da jarduera horiek Euskadiren enpleguan duten zeregin eragilea”
  • Lanbideko aholkularitzaren standa

 

Bilbo 17-06-07

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren ustez, BECen egiten den industria-arloko hitzordu handian –industria-arloko 6 azoka batzen dira– erakusmahaia jartzen duten enpresen irudi ona “gure herrialdearen argazki egokia da, izan ere, jarduera horiek eragileak dira Euskadiko enpleguan”.

 

Beatriz Artolazabalek eta Teresa Laespada foru-diputatuak gaur goizean “Workinn” topaketan parte hartu dute, Barakaldoko BECen. Bertan, aeronautikaren edo automobilaren industriek, industria-hornidurak, erremintek, sarrailagintzek, finkapenek, eraikuntzak, balbuleriak, industria-mantentzeak, trenbide- edo ontzigintza-industriak edo makina-erreminta industriak zerbitzuak eskaintzen eta eskatzen dituzte.

 

Enpleguaren sorrera Eusko Jaurlaritzaren helburu nagusietako bat da, baina ezartzen dugun helburu paraleloa da kalitatezko enplegua izatea. Urteko lehen lauhilekoan, kontratazio mugagabea % 13,37 hazi da, 2016aren aldean", esan du Artolazabalek.

 

Sailburuak uste du “beharrezkoa dela lanean jarraitzea, izan ere, 137.000 pertsona daude langabeziaren zerrendetan izena emanda. Horiei arreta berezia eskaini behar diegu enpresa, erakunde eta gizarte osotik”.

 

Artolazabal sailburuak esan bezala, “Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez gaude azoka honetan. Esan bezala, euskal enpresak izango dute ordezkaritza hemen, eta milaka pertsona hurbilduko dira. Horietako asko gazteak izango dira. Lanbideren helburua da egunotan parte hartzen duten erakunde edo entitateei eta azokara bertaratzen diren pertsonei berentzat ditugun zerbitzu, ekimen eta orientazio- eta prestakuntza-programak ezagutzera ematea”. 

 

Workinnen edizio honetan, Lanbidek azokaren aurretik, azokak iraun bitartean eta ondoren sortzen diren enplegu-eskaintzak kudeatuko ditu, eta eskaintza horien arduradunek Lanbidek eskaintzen duen zerbitzu-zorroa aurkeztuko dute, batez ere oraindik ezagutzen ez duten enpresei:  kontratazioa sustatzeko ekimenak, prestakuntza eta enplegua konbinatzen dituzten formulak eta etengabeko prestakuntzaren formulak, enpresen sustapen lehiakorrerako eta pertsonen garapenerako. Horretarako, Lanbideko langileek bilerak eta etengabeko harremanak izango dituzte konpainia eta pertsonekin bi egunotan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak