Berriak Hezkuntza
Eu

"Ikaskideen arteko tratu txarrak, 2016": gora egin du eskola-jazarpenaren inguruko sentsibilizazioak ikasleen artean

2017.eko ekainak 07

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ISEI-IVEIk (Ikas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak) osatu duen “Ikaskideen arteko tratu txarrak 2016” txostena aurkeztu du gaur goizez Gasteizen. Sailburuarekin batera prentsaurrekoan parte hartu dute Maite Alonso Hezkuntza sailburuordeak, eta Xabier Aizpurua ISEI-IVEIren zuzendariak ere.

Ikerlanak Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailetako eta DBHko ikasleek eskola-jazarpenaz duten iritzia eta pertzepzioa jasotzen du. Ikerketa hau Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen Hezkuntzako 93 ikastetxetan eta DBHko 92 ikastetxetan egin da. Lehen Hezkuntzako 5.962 ikasle, 4, 5 eta 6. mailetakoak, eta DBHko 7.610 ikasle, 1, 2, 3 eta 4. mailetakoak, talde bat hartuz maila eta ikastetxe bakoitzeko, salbu eta mailako bi talde aukeratu diren kasu batzuetan. 2016an, lehen aldiz, Lehen Hezkuntzako 4. Mailako ikasleak hartu dute parte laginean.

Sentiberatzea

Txostenak jaso dituen ondorio nagusien artean, Uriarte sailburuak nabarmendu duenez, azken hamarkadetan euskal ikasleen artean eskola-jazarpenaren inguruan gertatu den sentiberatze eta kontzientzia hartze gero eta handiagoa dira aipagarriak.

Tratu txarren indize orokorrak ikerketa honetan erakusten duen gorakadaren arrazoia izan daiteke tratu txarrak gizartean gero eta ikusgarritasun handiagoa izatea. Lehen “ume kontutzat” hartzen ziren hainbat jokabide, orain jazarpen ekintzen artean sartzen dira. Gainera, gero eta beldur gutxiago zaio “estigmatizazioari”, eta aiseago onartzen da norbere seme-alabek kalean ikus daitezkeen arazoak dituztela.

“Ikaskideen arteko tratu txarrak 2016” txostenaren ondorio nagusiak, grafiko eta guzti, atxikitako dokumentuan ikus daitezke.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Bresol_ODR
    2017.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    "Maltrato entre iguales 2016": aumenta la sensibilización en torno al acoso escolar entre el alumnado vasco https://t.co/xBu4V55A1f @Irekia

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Xabier Aizpurua (ISEI-IVEI)