Eu

Lide Amilibia´k profesional, enpresa eta erakundeak animatu ditu "irisgarritasuna oinarri hartuta diseinatu eta eraikitzera”

2017.eko ekainak 06
  • ONCEren etxebizitza adimendunaren aurkezpena, Donostiako Alderdi Ederko lorategietan

 

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuordeak eraikuntzarekin lotutako enpresak, arkitekturako eta ingeniaritzako profesionalak, hirigileak eta erakundeak animatu ditu, "etorkizuneko aurreikuspenak diseinatu eta eraikitzera, eta, horretarako, desgaitasunak dituzten pertsonak gogoan hartzera, bai eta etorkizuneko ikuspegi zabalena duten irisgarritasuna eta eraginkortasuna ere, sortzen diren espazio berrietan eta egun dauden espazioen birgaikuntzan.

 

ONCE Euskadiko zuzendariekin batera, Lide Amilibiak “etxebizitza adimendunaren eta egokiaren” aurkezpenean parte hartu du; etxebizitza Donostiako Alderdi Ederko lorategietan egongo den trailer batean egongo da ikusgai.

 

“Sarritan, kontua ez da egokitzen gehiago gastatzea, baizik eta hasieratik nola inbertitu jakitea eta, hori, azken batean, aurreikuspenaz eta ezagutzaz egiten da. Hori dela eta, kolektibo profesional horiei eta sustatzaile, erakunde eta etxebizitzarekin zuzenean lotuta daudenei eskatzen diet aurreikuspenak egin ditzatela, jakin dezatela etxebizitza horiek ikusmen edo gortasun-itsutasun zailtasunen bat edo mugimendu-zailtasunen bat duen baten batek erabili ahalko dituela eta, ezer berririk egiten bada, aurreikuspenez izan beharko duela”, esan du Gizarte Politiketako sailburuordeak.

 

Amilibiak esan du “mezu hori ere baliozkoa dela orain higiezinak, lonjak edo merkataritza-espazioak birgaituko dituztenentzat. Horrelako egoerarik aurreikusten bada, gizartearen zati handi bati lagunduko zaio eta ekonomizatu egingo da, gastu bikoitzik eragin gabe”.

 

Era berean, Lide Amilibiak zorionak eman dizkio ONCEri, “Once Fundazioak eta lotutako erakundeek egunero antolatzen duten etengabeko jardueragatik, besteak beste, kaskabiloen karrerak, ibilbideak garraio publikoan edo pertsona itsu-gorrentzako laguntza. “Egoera-lagin” horiek beti dute irtenbideen azalpena… Eta hori, ONCEri dagokionez, oso esanguratsua da.

 

Trailerrean, ekainaren 10era arte, etxe adimenduna, irisgarria eta jasangarria egongo da ikusgai, 100 metro koadrotik gorakoa; bertan, irisgarritasuna eta estetika eskutik doazela ikusiko da. “Beharbada, ekimen honen alderik garrantzitsuena da eraikuntzaren, arkitekturaren eta interiorismoaren, diseinu-eskolen eta eraikuntzaren sektoreko profesionalen eta ikasleen bisitei buruzkoa, beren lanetan, “printzipio” gisa, guztiontzako zenbait diseinu kontzeptu egokitzeko”, esan du Amilibiak.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak