Eu

Gobernu Kontseiluak erabaki du diru laguntza zuzena ematea Ekonomisten Euskal Elkargoari eta Zinpeko Kontu Aztertzaileen Institutuari, gehiegi zorpetuta dauden familientzako bitartekotza zerbitzua mantentzeko (Gobernu Bilera 2017-06-06)

2017.eko ekainak 06

Eusko Jaurlaritzak gaur egin duen bileran erabaki du 63.750 euroko diru-laguntza zuzena ematea Ekonomisten Euskal Elkargoari eta Kontuen Zinpeko Aztertzaileen Institutuari, gehiegi zorpetuta dauden familientzako bitartekotza zerbitzua mantentzeko.

Diru-laguntza horrekin 2016ko bigarren seihilekoko 12.750 euro eta 2017an zehar sortutako gastuak, orotara 51.000 euro, ordainduko dira.

Ekonomiaren krisiak, besteak beste, herritar askok etxebizitza erosteko hartutako maileguak ordaintzerik ez izatea ekarri du. Egoera hori arintzeko sortu zuen Eusko Jaurlaritzak Hipoteka Bitartekotzarako Zerbitzua. Behar bezala akreditatutako eta prestatutako 85 profesionalek batez beste 50 bitartekotza egiten dituzte urtean, eta kasuen % 75etan akordioa lortzen dute.

Zerbitzu hau 2012an sortu zen Eusko Jaurlaritzak Ekonomisten Euskal Elkargoarekin, Zinpeko Kontu Aztertzaileen Institutuarekin eta gaur egun Ekonomisten Elkargoan sartuta dagoen Ekonomisten eta Merkataritza Tituludunen Elkargoarekin sinatutako hitzarmenaren bidez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko