Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak 108.000 euro bideratu ditu 2017an Euskal Osasun Sistemako profesionalen prestakuntzarako beketara eta laguntzetara (Gobernu Bilera 2017-06-06)

2017.eko ekainak 06

Gobernu Kontseiluak ontzat eman ditu prestakuntza-laguntza batzuk; horiek bideratuta daude Osasun Sailak osasun-profesionalen prestakuntza hobearen bidez zerbitzuen kalitatea hobetzearen alde egiten duen apustuari erantzuten dioten osasun-sistemako langile guztiei.

Horrela, aurten, 108.010 euro bideratuko dira Euskal Osasun Sistemako langileek lanbidean duten gaikuntza hobetzeko beka eta laguntzen deialdira. Zehazki, laguntzen helburua da atzerrian prestakuntza-egonaldiak bultzatzea eta estatuko unibertsitate-zentroetan osasun-kudeaketaren, osasun publikoaren eta zainketa aringarrien inguruko gaitasun aurreratuak eskuratzea.

Horrela, laguntza bi jardun-ildotan banatzen da:

  • Atzerrian prestakuntza-egonaldiak egiteko bekak eta laguntzak, osasun-zentro / ikerketa-zentro bati laguntzeko, denbora-epe mugatu batez eta osasun-zientziekin lotutako prestakuntza-programa indibidualizatuarekin, arlo zehatz bateko ezagutzak eta trebetasunak areagotzeko.
  • Bekak eta laguntzak, prestakuntza-jarduerak egiteko, estatuko unibertsitateetan, hiru arlo berezi hauetan gaitasun aurreratuak eskuratzeko: osasun-kudeaketa, osasun publikoa eta zainketa aringarriak.
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Osasun Sailak 108.000€ bideratu ditu 2017an Osasun Sistemako profesionalen prestakuntzarako beketara/laguntzetara ➡ https://t.co/HLUbcYFn9S

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Dpto Salud destina 108.000€ a becas y ayudas para la formación de profesionales del sistema sanitario vasco en 2017➡ https://t.co/F5FYccmAfU

Komunikabideek behera kargatzeko