Berriak Hezkuntza
Eu

200.000 euro kongresuak eta zientzia bilerak egiteko laguntzatan (Gobernu Bilera 2017-06-06)

2017.eko ekainak 06

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du ikerketa zientifikoaren arloko kongresu eta bilera presentzialak antolatzeko diru-laguntzak ematen dituen agindua. Kongresu eta bilera horiek Euskal Autonomia Erkidegoan burutu beharko dira, 2017ko bigarren seihilekoan. Deialdi honek 200.000 euroko diru-kopurua du.  

Laguntza hauen onuradun izan daitezke Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente kreditatuak, haien agente-kategoria edozein delarik ere, eta jasoko dituzten diru-laguntzak, honako gastu arrunt hauek ordaintzeko erabili beharko dituzte:

   - Antolamendua eta zabalkundea, webguneak eta laguntza-zerbitzuak sortzea barne hartuta, eta jardueraren publizitatea egitea.

   - Hizlarien bidaiak, ostatua, mantenua eta ordainsariak.

   - 30 urte arteko gazte ikertzaileentzako diru-laguntzak, deialdiaren xedeak barne hartzen dituen jardueretara joan ahal izan daitezen.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira, bereziki prestakuntzakoak diren ikastaroak eta jarduerak, hala nola irakaskuntzako eta ikaskuntzako trebakuntzarako prestakuntza-jardunaldiak, tailerrak edo mintegiak, besteak beste. 

29 kongresu lehen seihilekoan

Deialdi honen bidez –aurtengo lehen seihilekoari dagokion deialdiaren bidez- Euskadin burutu diren edo burutzen ari diren 29 kongresu edo bilera lagundu dira diruz 2017ko urtarriletik ekainera bitartean. Kongresu horien antolatzaile izan dira UPV/EHU, BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language), Deustuko Unibertsitatea, DIPC (Donostia International Physics Center), Biodonostia, Bc3, Tecnalia Fundazioa, Biocruces edo Bcam (Basque Center for Applied Mathematics), Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea osatzen duten beste zenbait eragileren artean.

Ikerketa zientifikoaren arloko kongresu eta bilera hauek oso tresna egokiak dira ideiak eta ezagupen zientifiko eta teknologiko aurreratuak trukatu eta zabaltzeko, prestigio handiko ikertzaile eta irakasleen parte hartzea bultzatzen baitute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko