Eu

200.100 euroko laguntzak udalek udalerriaren mapa digitalak egin eta zabal ditzaten (Gobernu Bilera 2017-06-06)

2017.eko ekainak 06

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 200.100 euro bideratuko ditu Euskal Herriko Udalei zuzenduriko diru-laguntzak ematera. Azken horien xedea informazio geografikoa hobetzea, udalerriaren mapak egitea eta aipatuak zabaltzea izango da. Honela aurreikusten du diru-laguntzak deitu eta oinarri arautzaileak zehaztu dituen aginduak.

Xedea da mapa digitalen gauzatzea sustatzea udalerrien artean, non mapa topografiko baten ohiko osagai guztiak bildu, aztertu eta kokatuko diren, toponimia, kale-izendegia eta zerbitzuak, instalakuntzak eta interes publikoko hiri-osagaiak barne.

Emaitza udal webgunetan argitaratu beharko da eta, honela, udalek beren datuak trukatzeko aukera izango dute, bai eta aipatuak Eusko Jaurlaritzak berak dituen datu geografikoekin alderatzekoa ere.

Ohikoa denez, eskariak, kontsultak eta izapideak bitarteko elektronikoen bidez egin beharko dira, euskadi.eus egoitza elektronikoan. Oinarri arautzaileak, eskakizunak eta baldintzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeaz gain, udalek deialdiaren inguruko jakinarazpen berezia jasoko dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko