Eu

4,1 milioi eurora igo ditu Eusko Jaurlaritzak Ondarroako Udalarentzako laguntzak Kamiñalde hegala behera etorri ondoren (Gobernu Bilera 2017-06-06)

2017.eko ekainak 06

Gaur, Gobernu Kontseiluak erabaki du 3,2 milioi eurora zabaltzea diru-laguntza zuzena Bizkaiko udalak hegala egonkortzeko larrialdiko obrak finantzatu ditzan

Gainera, Eusko Jaurlaritzak dagoeneko beste milioi bat eurorekin finantzatu ditu erasandako auzotarrei eta merkatariei ordezko bizitoki bat emateak sorrarazi dituen gastuak

Gobernu Kontseiluak 3,2 milioi eurora zabaltzea onetsi du gaur Ondarroako Udalari zuzendutako diru-laguntza Kamiñalde hegala egonkortzeko egiten ari diren larrialdiko obrak finantzatzeko.

Joan den otsailean, Ondarroako Udalari 2 milioi euroko diru-laguntza ematea onetsi zuen Gobernu Kontseiluak, larrialdiko obra horiek finantzatzen laguntzeko. Hala eta guztiz ere, Eusko Jaurlaritza jabetzen da Bizkaiko udal txiki horrek ez duela ahalmenik hegala egonkortzeak berekin dakartzan gastu handiei aurre egiteko. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzaren ustez interes publiko eta sozial argia duen obra bat da, agerikoa baita udalerriko auzotarrak babesik gabe gera daitezkeela finantzaketa-premiengatik. Horregatik, Gobernu Kontseiluak erabaki du 3,2 milioi eurora igotzea hegala konpontzea ahalbidetuko duen laguntza.

OTSAILA 2016  

2016ko euri-jasak, 200 milimetrotik gorako prezipitazio metatuarekin, magnitude handiko mugimendu bat sorrarazi zuen Ondarroako auzo horretan, eta horrek arroka- eta lur-jausiak eragin zituen, Kamiñalde eta San Inazio kaleetako etxebizitzak larriki erasan zituztenak. Harrez gero, larrialdiko obrei ekin zaie gune horretan, lur-erauzketa egonkortzeko. Konplexutasun tekniko handiko obrak dira auzotarren ondare pertsonala zaintzeari begira, kontuan izanik gainera beren etxebizitzak utzi behar izan dituztela behera etortzeko arriskuaren aurrean.

4,1 MILIOI EURO 

Laguntza berri horrekin, 4,1 milioi eurora igo da Eusko Jaurlaritzak Ondarroako Udalari emandako zenbatekoa hondamendi natural horren ondoren: 

  • 618.000€ erasandako auzotarrei ordezko bizitokiak emateko.
  • 240.000€ Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako arloak emandako laguntzatan.
  • 60.000€ lur-jausiak erasandako lokal komertzialei laguntzeko. 
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    4,1 milioi eurora igo ditu Jaurlaritzak Ondarroako Udalarentzako laguntzak Kamiñalde hegala behera etorri ondoren ➡ https://t.co/84bOBOrvm5

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Se elevan a 4,1 millones de € las ayudas al Ayuntamiento de Ondarroa tras el derrumbe de la ladera de Kamiñalde ➡ https://t.co/ICpuiC6pSl

Komunikabideek behera kargatzeko