Eu

San José Sailburuak Osalanen Standa bisitatu du Azpikontratazioa´17 Azokan

2017.eko ekainak 07

Mª Jesús San José Lan eta Justizia sailburuak Osalanen standa bisitatu du gaur goizean “Subcontratación 2017” Azokan. Jon Azkue Lan Sailburuordea eta Alberto Alonso Osalaneko zuzendariarekin batera egin du bisita eta standean makinen segurtasunari eta enpresa-jardueren koordinazioari buruz erakusgai zeuden eduki eta materialen gaineko interesa erakutsi du.

 Standean, Osalanek makinen segurtasunari buruzko bost poster zabaldu ditu eta bisitariek eskuragarri dituzte bigarren eskuko makinak eskuratzeko irizpideei buruzko materialak. Horietan azaltzen dira saltzailearen eta eroslearen betebeharrak, pertsona langileek makinak erabiltzerakoan segurtasunerako oinarrizko egiaztapenari buruzko informazioa eta enpresa-jardueren koordinazioari buruzko informazioa. 

Ildo horretatik, Alonsok adierazi duenez, “pasa den urteko laneko istripuen guztizkoari buruzko estatistika-datuak kontuan hartuta, istripuen ia %9 azpikontratetako langileena izan zen. Baina Industria Alorrera jotzen badugu, 2015ean jazotako istripuen %40 azpikontratetako langileei gertatu zitzaien; horien %27 makinen mantentze-lanen ondoriozkoak izan ziren. Datu horiek nahikoak dira makinekin lan egiten duten pertsonen segurtasuna eta osasuna sustatzen hasteko, baita, azpikontraten kasuan, jarduera-koordinazioaren beharra nabarmentzeko ere, eta horixe da gure standean balioan jarri nahi duguna”. 

 “Ganoraz jorratu behar dira hainbat alderdi, esaterako, makinen segurtasunerako oinarrizko baldintzak, azpikontratazioaren funtzioa enpresaren alde produktibo bezala, laneko ekipamenduen erabilera eta mantentze-lanak, enpresa kontratatzailearen eta azpikontratatuaren arteko koordinazioa eta jarduera-koordinazioa”, adierazi du amaitzeko Osalaneko zuzendariak.

 Bisita amaitzean, sailburuak honako mezua helarazi du: “jabetu behar gara langileek arriskuen aurrean behar duten babesa enpresak betebehar jakin batzuk formalki bete eta aurretik jakindako arrisku-egoerak gertaeren ondoren zuzentzea baino harago doala. Lanaren inguruko alderdi guztietan langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko beharrezko ditugun neurriek ezinbestean behar dute enpresaren kudeaketan prebentziorako sistema orokor bat txertatzea”.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osalanEJGV
    2017.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La Consejera San Jose visita el stand de @osalanEJGV en la Feria Subcontratación 2017 ➡ https://t.co/tNGy2GC0ro https://t.co/e

  • @isabelcadaval
    2017.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La Consejera San Jose visita el stand de @osalanEJGV en la Feria Subcontratación 2017 ➡ https://t.co/tNGy2GC0ro https://t.co/e

  • @GloriaVzquez9
    2017.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La Consejera San Jose visita el stand de @osalanEJGV en la Feria Subcontratación 2017 ➡ https://t.co/tNGy2GC0ro https://t.co/e

  • @bjuez
    2017.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La Consejera San Jose visita el stand de @osalanEJGV en la Feria Subcontratación 2017 ➡ https://t.co/tNGy2GC0ro https://t.co/e

  • @elemoza
    2017.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La Consejera San Jose visita el stand de @osalanEJGV en la Feria Subcontratación 2017 ➡ https://t.co/tNGy2GC0ro https://t.co/e

Ekitaldiko kargudunak