Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzako Zuzendaritzak aurten deitzekoa den 2016-2017ko LEP-aren plaza kopurua 2.600raino zabaldu du

2017.eko ekainak 05

Eskaintzak, gaur Mahai Sektorialaren bileran aurkeztua, 2.600 plazako Lan Eskaintza Publikoaz gain, 2017an beste 939 plazaren lekualdatze-lehiaketa eta 2018rako une horretan leudekeen plaza huts guztiak jasoko lituzkeenbeste lekualdatze-lehiaketa  jasotzen ditu, beste funtsezko hobekuntza batzuekin batera, besteak beste, behin behineko kontratazio irizpideak elkarrekin finkatzea 

Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren ustez, proposamen berri honen edukiaren bidez, aukera paregabea dugu, baldin eta asmoa osasun zerbitzu publikoa sustatzeko interesa  lehenestea bada, paziente zein profesionalentzako arrazoizko akordio onuragarri baten bitartez

Gaur Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak aurkeztutako eskaintzak martxoaren 28an Mahai Sektorialak egindako aurreko bileran jasotako puntuak zehazten ditu, eta proposamenetako asko hobetu egiten ditu, gainera.

Horrela, aurten 2016-2017ko LEParen deialdia egitea proposatzen da; guztira, 2.600 plaza izango dira (1.400 plaza 2017ko LEPan, 2016ko LEParen 1.200 plazara gehitu beharrekoak). Era berean, Osakidetzak zifra hori areagotzeko konpromisoa hartzen du, Estatuko Administrazio Orokorraren Aurrekontu Nagusien Legeak horretarako aukera ematen duen neurrian. Hala,  txanda librean 1.891 plaza eskainiko dira guztira, Osakidezako kategoria profesional ezberdinetan banatuta; barne promozioan, berriz, beste 709 plaza eskainiko lirateke. Aldi berean, proba-moten eta proba horiek egiteko daten negoziazioa eskaini da, bai eta prozedura azkarragoa egiteko negoziazioa ere, bitarteko faserik gabe.

LEParen akordioarekin lotuta, Osakidetzak proposatu du, halaber, behin behineko kontratazio akordio berria, zerrendak egiteko beste irizpide bat sindikatuekin negoziatuz, LEPera aurkezten direnek proben aurretik zerrendak egiteko irizpideak, emaitzen araberakoak, ezagutzen dituztela bermatzeko.

Lekualdatzeko lehiaketak direla eta, 2017an eskainitako 939 plazen deialdia arautzeko oinarrien negoziazioa jasotzen da, bai eta 2018an Lehiaketa berria egitea ere; horren bidez, une horretan leudekeen plaza huts guztiak jasoko lirateke. Halaber, Lekualdatze Lehiaketa irekiko eta iraunkorreko sistema berria ezartzea ere jasotzen da, 2018tik aplikatuko dena.

Gaur egun indarrean dagoen lizentzia eta baimenen akordioa ordezkatuko duen beste bat negoziatzeko prozesuan, Osakidetzak azken eskaintzari eusten dio; bertan, sindikatuek eginiko aldarrikapen asko jasotzen dira.

Osakidetzak berriro ere adierazi du Osakidetzaren Osasun Erakunde Integratuen Egituraren Dekretuari buruzko akordioa egiteko duen borondatea, pasa den legegintzaldian proposatutako negoziazioaren bidez.

Garbiketa, ikuztegi edo sukaldaritza bezalako hainbat zerbitzurako enpresa espezializatuen kontratazioari dagokionean, Osakidetzak hasiera-hasieratik garatu duen kudeaketa-eredua defendatu du; izan ere, emaitza egiaztatuak ditu eta paziente eta familiartekoen balorazioa positiboa da, eskualdeko ospitale guztietan. Hala ere, eremu horretan judizializazio prozesu bat saiheste aldera, zerbitzuon kanporatze-irizpideen gaineko eskaintza luzatu die sindikatuei, hain zuzen ere, zerbitzu guztien kalitatean egungo bermeei eusten diena.

Zuzendaritza Nagusiaren ustez, hobekuntza berri horien oinarrian, euskaldunen interes orokorra, osasuna eta osasun-arreta lehenesteko aukera berria eta paregabea dugu, Euskal Osasun Zerbitzu Publikoko langileentzako arrazoizkoa eta onuragarria den akordioaren bitartez.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko ekainak 07

    Tras la reunión de Mesa Sectorial de Osakidetza:
    • Osakidetza no ha puesto encima de la mesa una propuesta muy valiente, ya que prácticamente es una repetición de la realizada en la mesa sectorial de marzo.
    • En algunos puntos se ha concretado más. Por ejemplo, respecto a la OPE de 2017 ha concretado el número de plazas (962 en turno libre y 438 en promoción interna) y el reparto por categorías (aunque algunas no están especificadas). También en torno a la política de privatización, en la que mantienen, entre otros servicios, la privatización de las cocinas. De momento, la propuesta de Osakidetza está muy alejada de la nuestra.
    • De todas formas, al menos en el discurso, se han ratificado en el compromiso para negociar y llegar a acuerdos.
    • Al final, con retraso y tras exigírselo durante años, Osakidetza nos han facilitado la plantilla estructural.
    • LAB ha dejado claro que algunas de nuestras líneas rojas son la OPE y la privatización. Las convocatorias de OPE tienen que convocar muchas más plazas y suficientes para todas las categorías. Sobre la privatización, tenemos claro que las cocinas públicas son prioritarias en el camino a conseguir una Osakidetza 100% pública.
    Resumiendo, Osakidetza ha hablado sobre la voluntad y necesidad de llegar a acuerdos, pero de momento hay una gran distancia entre ambas partes.
    LAB analizará la oferta realizada y la información entregada y seguirá por el camnio de la verdadera negociación. Todavía está por ver si la actitud de Osakidetza irá por el mismo camino.

  • @Dilusiones
    2017.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Irekia - La Dirección de Osakidetza amplía hasta 2.600 el número de plazas de la OPE 2016-2017 a convocar este año https://t.co/DXog0CT4ya

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    eajpnv: RT jdarpon: Osakidetzako Zuzendaritzak aurten deitzekoa den 2016-2017ko LEP-aren plaza kopurua 2.600raino … https://t.co/L9MeVSXLv6

  • @jdarpon
    2017.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    Osakidetzako Zuzendaritzak aurten deitzekoa den 2016-2017ko LEP-aren plaza kopurua 2.600raino zabaldu du https://t.co/tDSjn2V8JL

Ekitaldiko kargudunak