Berriak Osasuna
Eu

Ekainaren 5a, Ingurumenaren Mundu Eguna. Araba ESIk bere pazienteei eskainiko die ingurumena errespetatzen duen menu ekologikoa

2017.eko ekainak 02

Gehigarri kimikorik gabe landutako produktuez eta landa ekologikoaz elikatutako abeltegiko animaliaz prestatutako menua eskainiko zaie

 

Araba Unibertsitate Ospitaleak bigarren urtez jarraian, ingresatuta dauden pazienteei menu ekologiko eta ingurumenarekin errespetuzkoa eskaintzen die, egun berezi hau ospatu asmoz. 

“Naturarekin bat egiten dut” lelopean ekainaren 5ean urteko ekimen garrantzitsuena ospatzen da, ingurumenaren aldeko ekintza bultzatu asmoz. Aurtengo herrialde anfitrioiak, Canadak, zabalkunde handiko gaia aukeratu du, “pertsonak naturarekin bat egitea”. Gaia planeta osoan egiten diren ospakizunen ardatza izango da, aire zabalera irtetea, eremu naturaletan sartu eta honen edertasunaz eta balioaz gozatzea, baita Lurraren babeserako deia zabaltzea ere, amankomunean dugun etxea. 

Testuinguru honetan, Araba ESIk Araba Unibertsitate Ospitalean dauden pazienteei 360 menu ekologiko inguru eskainiko die dieta basaletan, ekainaren 5ean dastatuko dituztenak. Menua osatua dago arabako babarrun nabarrez, bere sakramentu guztiekin eta Maeztuko odolkiaz, Euskal labeldun txahal gisatuaz, eta yogurt natural ekologikoaz. Hori guztia gehigarri kimikorik gabe landutako produktuez eta landa ekologikoaz elikatutako abeltegiko animaliaz prestatua. 

 

Ingurumen kudeaketa arduratsua

Araba ESIk Lehen Mailako Arretan bere kudeaketa hobekuntza sistema egiaztatu du, berezko kudeaketa duten zentro guztietara zabaltzen dena, 14001:2004 ISO arauarekin, eta Araba Unibertsitate Ospitalean 2004 Ekoscan ziurtagiriaren bidez, eta 14001:2015 ISO arauaren ziurtagiria lortzeko bidean dago, honela, Ingurumen kudeaketaren Sistemaren errendimendua hobetzen dela ziurtatzeko. 

Gainera, ESIk “2017ko Mugikortasun Jasangarriaren Saria” jaso du, sari hau eman zaie Lehen Mailako profesional sanitarioek, etxeetako bisitak egiten dituztenek, bere lekualdatzeetan bizikleta garraiobide moduan erabiltzen dutelako, horrela, gure hiria osasungarriagoa izatea bermatzen dute. Horrexegatik, AUO Txagorritxun 96 aparkaleku berri jarri dira bizikletentzat, horrela, bizikletak uzteko plazak %160 gehitu dira, ospitale barrruan.

Honezaz gain, duela gutxi Araba ESIk “Oso Ondo Saria” ere jaso du, osasun zentroetan uraren erabilpen eraginkor eta kudeaketa onaren praktika eredu moduan, AMVISAk eskainitakoa (Vitoria-Gasteizko Ur Munizipalak, S.A). 

Jasangarritasunaren alde hartutako beste neurri bat Araba ESIn, zeinaren bidez paperaren kontsumoa erabat jaistea lortu duten, izan da Istorio Klinikoen digitalizazio prozesua Arreta Espezializatuan, Pertsonaleko expediente guztiak ere digitalizatzen ari dira, eta denbora gutxian, Lehen Mailako Arretako eta Osasun Laboraleko Istorio Klinikoak digitalizatzen hasiko dira.

 

 Irtenbide pasibo eraikitzaileak

AUO Txagorritxuko Zerbitzu Orokorreko eraikuntza berriaren proiektuak A tipoko energia kalifikazioa proposatzen du. %70eko energia berriztagarri proposatzen dituzte, hotza eta beroa ekoizterakoan biomasa galdarak aurkitzen dira, eta irtenbide pasibo eraikitzaileak, hala nola, aislagarriak eta baliabide egokiak eraikuntzaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko. 

Bidenabar, Kanpezuko Kontsultorio berria, orain eraikitzen ari direna, honako kalifikazio energetikoa du bere eraikuntzan: “A” mailako energia primario ez berriztagarria kalefakzio sistematan, errefrigerazioa eta argiterian, eta eguzki sistema termiko bat ere badu, Ur Bero Sanitarioaren eskaera %45ean jasotzen duena. 

Bestalde, kaldera zaharren berrikuntzarekin laster hasiko dira, gas naturaleko berri batzuengatik ordezkatuko dira, eraginkortasun energetiko hobea dutenak, AUO Santiagon zein AUO Txagorritxun. 

Beste behin, Osakidetzako eta Osasun Saileko helburua modernizazio jasangarri baten alde egitea da. Hori dela eta, Jasangarritasun Energetikoaren Plana osatzeko Eusko Jaurlaritzaren konpromezua azpimarratzea ezinbestekoa ikusten dugu erakunde publikoarentzat, kontratazio eta erosketa irizpide berdeak mailaka ezarriz, jasangarritasun energetikoaren elementu gisa.

 

  

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 2a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko