Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren bilerako buru izan da

2017.eko ekainak 06
  • Lehendakariak 2022rako Unibertsitatea-Enpresa Euskal Estrategiaren jardun-ildo nagusiak aurkeztu ditu

Iñigo Urkullu Lehendakaria, gaur arratsaldean, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren bilerako buru izan da, Lehendakaritzaren egoitzan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin batera, bileran izan dira Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten unibertsitateetako errektoreak: Nekane Balluerka (UPV/EHU), Jose Maria Guibert (Deustuko Unibertsitatea) eta Vicente Atxa (Mondragon Unibertsitatea); Euskadiko Eskola Kontseiluko presidente Nelida Zaitegi, bai eta hiru foru aldundietako eta EUDELen ordezkaritza ere. Confebask Euskadiko Unibertsitate Kontseilura sartu denean egin da bilera, Roberto Larrañaga presidentea buru zela, Euskadin unibertsitate eta enpresen arteko harremanaren esparrua sustatu nahi da eta.

Bilera, batik bat, gai horretan zentratu da, eta aukera eman du “2022rako Unibertsitatea-Enpresa Euskal Estrategia” aurkezteko. Estrategia horren helburu nagusia da Euskadiko gizarte- eta ekonomia-garapenerako palanka bat sortzea, euskal gizarte modernoagoa, bidezkoagoa eta jasangarriagoa eraikitzen lagunduko duen testuinguru europarrean eta nazioartekoan. Horretarako, bi helburu nagusi planteatu dira: batetik, ezagutza sortzea eta transferitzea eta, horretarako, bikaintasun zientifikoa eta enpresa-eremuko aplikazioa lotzea; eta, bestetik, gaitasun handiak eta enpresa-eremuaren beharrei aplikatutako eta egokitutako osagaia dituen giza kapitala sortzea.

Hezkuntza Sailak, Euskal Unibertsitate Sistemako hiru unibertsitateekin eta Confebaskekin lankidetzan, Unibertsitatea-Enpresa eremurako 2017-2022 aldirako lehen euskal estrategia prestatu du. Estrategia hori Eusko Jaurlaritzak Euskal Unibertsitate Sistema sendotzeko egiten duen apustuaren jardun-ardatzetako bat da.

2022rako Unibertsitatea-Enpresa Euskal Estrategia bultzatzeko ekintzen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: 

  • Euskadiko Ingeniaritzako, Zientziako eta Teknologiako Prestakuntza Klusterra (Klusterra-FICTE) abian jartzea, fakultate eta eskolen eta enpresen arteko lankidetza sustatzeko eta, horrela, espezializazio adimentsurako euskal estrategiaren helburuei erantzuteko.
  • Enpresa-Unibertsitatearen ikasgelen I. euskal programa martxan jartzea, RIS3 estrategiarekin bat etorriz; programa Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateetan dauden mailetako ikasleei zuzentzen zaie.<0}
  • 4.0 industriari buruzko lehen E-U ikasgela martxan jartzea, Hezkuntza Sailak eta AIC-ek –Automotive Intelligent Center– sustatuta, FICTE klusterraren bidez.
  • Aipamenak zehaztea, unibertsitate-titulazioak aitortzeko, enpresekiko elkarreraginaren maila oinarri hartuta, Unibasqekin lankidetzan: Doktorego Industrialaren Programaren aipamena; i-dual graduko eta graduondoko titulua; gradu eta graduondo dualaren tituluaren aipamena; graduko tituluetarako Unibertsitate-Lanbide Heziketaren eredu integrala.
  • Orientazio dualeko unibertsitate-titulazioak abian jartzea Euskal Unibertsitate Sisteman. Aurreikusten da gradu eta master dualen eskaintzak pixkanaka gora egitea, garapen-hasierako fasetik 2020ra arte. Horrela, 2016/2017 ikasturtean bi gradu dual eskaini dira eta, 2019/2020 ikasturterako, hogei gradu eta master dual eskainiko dira. 2016/2017 ikasturtean 50 plaza eskaini dira eta, 2016/2017 ikasturtean, urtean 600 plaza berri inguru eskainiko dira.
  • Europan enpresetan prestakuntza jasotzeko eta ikasteko programa abian jartzea, i-dual aipamena duten unibertsitate-titulazioetako ikasleei zuzenduta, Confebaskeren lankidetzarekin. 

Europako Batzordearen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren artean –Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuordetzaren bidez– hasitako lankidetzaren bideari –Unibertsitate-Enpresari buruzko Europako Forumean, 2016an Helsinkin egin zenean– jarraipena eman zitzaion Forumaren hurrengo edizioa Donostian 2016ko urrian batera antolatu zenean. Hitzordu horiek beste foro batzuetan sendotu ziren; eta hori, aurrekoekin batera, funtsezkoa izan da, estrategia hau zehazteko eta finkatzeko. Lankidetza horren bidez, Europako Batzordeak unibertsitatea-enpresa eremuan nabarmendutako lehentasunak sartu ahal izan dira; horiek 2017ko maiatzaren 30ean Europar Batasunak goi-mailako hezkuntzarako duen agenda berrituari buruz aurkeztutako jakinarazpenean jasotzen dira.

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko ekainak 08

    El PNV de la mano de Urkullu va diseñando el nuevo sistema universitario vasco sobre tres ejes, Deusto, Mondragon y Confebas"k".
    Argiago gelditzen da PNV/EAJ agintariek zer nahi duten eta zein unibertsitate eredu eskaintzen duten herriari . Argitzeke ordea zer pentsatzen duten EAJren oinarriek

  • @eajpnv
    2017.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu Lehendakaria Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren bilerako buru izan da ➡ https://t.co/kBg7ISaGly https://t.co/PuD

  • @eajpnvparlament
    2017.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu Lehendakaria Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren bilerako buru izan da ➡ https://t.co/kBg7ISaGly https://t.co/PuD

  • @PNV_Indautxu
    2017.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu Lehendakaria Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren bilerako buru izan da ➡ https://t.co/kBg7ISaGly https://t.co/PuD

  • @jerkoreka
    2017.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu Lehendakaria Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren bilerako buru izan da ➡ https://t.co/kBg7ISaGly https://t.co/PuD

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari @iurkullu preside la reunión del Consejo Vasco de Universidades ➡ https://t.co/ZAl5ruFulA https://t.co/GgAyg9BrFX

Ekitaldiko kargudunak