Berriak Lehendakaritza
Eu

Eskola iraunkorren diplomak 31 ikastetxeri banatu dizkie Lehendakariak

2017.eko ekainak 06

Euskadik Klimari buruzko Parisko Akordioetan sinatutako konpromisoak beteko dituela ziurtatu du

Eskola iraunkorren diplomak 31 ikastetxeri banatu dizkie gaur Iñigo Urkullu Lehendakariak. Busturian dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroko auditorioan izan da ekitaldia, eta Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta, bertan egin du gaur Gobernu Kontseiluak astean behingo bere ohiko bilera. Diplomak banatzeko ekitaldian, Lehendakariarekin batera, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriola eta Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte izan dira.

Lehendakariak ziurtatu duenez, klima-aldaketari buruzko Parisko Akordioetan sinatutako konpromisoak beteko ditu Euskadik eta iragarri du Eusko Jaurlaritzak bere ahaleginei eta inbertsioei eutsiko diela energia berriztagarriak bultzatzeko eta emisioak murrizteko. “Europarentzat eta Euskadirentzat lehenik eta behin planeta”, ziurtatu du. 

Amaitzear dagoen ikasturte honetan, guztira 449 ikastetxek parte hartu dute programa honetan, hezkuntza-komunitate guztia inplikatuz klima-aldaketaren, biodibertsitatearen galeraren edo baliabideen gabeziaren erronken aurrean. 116 udalerri barnean hartzen dituen programa honetan foroak egin dira ingurumenak iraunkortasunean aurrera egiten laguntzen duten proposamenak aurkeztuz. Gainera, udalerri horien konpromisoa agerian geratu da ekitaldi honetan, diploma jaso duten 22 udalak bertan zirela.

Euskal eskola inplikatuta dago garapen iraunkorrarekin, eta horren erakusgarri ditugu Hezi Berri 2020 curriculuma, Eskola Agenda 21 programa, ekoetxeetako jarduerak –Urdaibaikoa, besteren artean– baita ikastetxeen eta herritarren inplikazioak elkartzen direneko programak ere –Aztertu, besteren artean–.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2017.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eskola iraunkorren diplomak 31ikastetxeri banatu dizkie @iurkullu Lehendakariak ➡ https://t.co/6u0SuFBuU8 https://t.co/uJ38hma

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Eskola iraunkorren diplomak 31ikastetxeri banatu dizkie @iurkullu Lehendakariak ➡ https://t.co/6u0SuFBuU8 https://t.co/uJ38hmaWck

  • 2017.eko ekainak 06

    Importante iniciativa. No solo podemos enfrentar estos temas energéticos en relación a las escuelas sino también, como extensión del aprendizaje y su extensión, a la aplicación en las viviendas de los estudiantes, de sus maestros y demás personal docente y paradocente.

Ekitaldiko kargudunak