Berriak Lehendakaritza
Eu

4,1 milioi eurora igo ditu Eusko Jaurlaritzak Ondarroako Udalarentzako laguntzak Kamiñalde hegala behera etorri ondoren

2017.eko ekainak 06

Urdaibai erreserban egin du Gobernu Kontseiluak bere asteroko bilera

Gobernu Kontseiluak onetsi du 3,2 milioi eurora zabaltzea Ondarroako Udalari emango zaion zuzeneko diru-laguntza, Kamiñaldeko mendi-hegala egonkortzeko premiazko obrak finantzatzeko. Otsailean Jaurlaritzan onetsi zuen Ondarroako Udalari 2 milioi euroko laguntza ematea, eta gaur erabaki da laguntza hori igotzea konplexutasun handiko obretan aurrera egiteko eta beren etxeak utzi behar izan dituzten herritarren ondare pertsonala babesteko. 

Horrela azaldu du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernanza Publiko eta Autogobernuko sailburuak Gobernu Kontseiluaren ostean egin den prentsaurrekoan. Gaur, Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta, Kontseilua Busturian dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroan-Madariaga Dorretxean egin da. “Interes publiko eta sozial argiko obra da hau eta Eusko Jaurlaritza jakitun dago Udalak mendi-hegala egonkortzeko gastu altuei erantzuteko ez duela gaitasunik”, adierazi du Erkorekak.

Ekarpen berri honekin, 4,1 milioi euro izango da Eusko Jaurlaritzak Ondarroako Udalari pasa den urtetik, hondamendi naturala gertatu zenetik, emandako laguntza guztia.

SALBURUAKO HEZEGUNEA

Ingurumenaren Munduko Egun honetan, Gobernu Kontseiluak gaur akordioa hartu du Salburuko hezegunea, Nazioarteko Garrantzidun Hezeguneen Zerrendan kokatua (Ramsar Hitzarmena),  KBE Kontserbazio Bereziko Eremuraino eta HBBE Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuraino zabaltzeko. Erabaki honen bidez eremuaren hasierako azalera % 25 handitu da 217,4 hektarea osatzeraino, Natura 2000 Sareak onartzen duen bezala. Gainera, Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak azaldu duenez, bateratzeak asko balioko du Vitoria-Gasteizko hezeguneko habitatak eta espezieak hobeto kudeatu eta kontserbatzeko.

APARTEKO PAGA

Bestalde, gaur onetsi du Gobernu Kontseiluak Espainiako Gobernuak 2012ko urtarrilean kendutako hirugarren laurdenaren ordainketa, oraingo ekaineko soldatarekin batera, 2012ko uztailaren 1a eta 2012ko abenduaren 31 bitartean beren zerbitzuak Euskal Administrazio Publikoan eman zituzten pertsona guztiei dagokien neurria. Ia 50 milioi euro kobratuko dituzte 70.000 bat langilek orain. 

Euskal Administrazio Publikoan jadanik jardunean jarraitzen ez dutenei edo instituzio honekiko lan-harremana amaitu dutenei ere ordainduko die ofizioz Eusko Jaurlaritzak zenbateko hori.

TRANSFERENTZIEN NEGOZIAZIOA

Bestalde, eta hedabideek galdetuta Lehendakarien Konferentziaren jarraipen-batzordeari buruz, Erkorekak ziurtatu duenez nahiz eta Eusko Jaurlaritzak ez duen jaso deialdi horretako gonbidapenik eta gai-zerrenda ezagutzen ez badu ere, aldebiko komunikazioa dago Gobernu zentralarekin, eta “zintzoa eta benetakoa” da, eta adierazi du euskal Exekutiboak “jarrera irmoa” duela gauzatzeko dauden transferentziak negoziatzeko, koalizio Gobernuan jasota daudenak, eta Mariano Rajoyren Exekutiboak ondo ezagutzen dituenak. 

2017-06-06 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2017.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Consejo de Gobierno ha celebrado su reunión semanal en la reserva de #Urdaibai ➡ https://t.co/9eJoNNzW6m https://t.co/CSGQp

  • @IngurumenEJGV
    2017.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Urdaibai erreserban egin du Gobernu Kontseiluak bere asteroko bilera ➡ https://t.co/WSsOoj74xE https://t.co/MUP5IVNdHe

  • @OrtzadarSL
    2017.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Torremadariaga: Urdaibai erreserban egin du Gobernu Kontseiluak bere asteroko bilera https://t.co/MIgMImky6W

  • @Torremadariaga
    2017.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Urdaibai erreserban egin du Gobernu Kontseiluak bere asteroko bilera https://t.co/MIgMImky6W

  • @jerkoreka
    2017.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Urdaibai erreserban egin du Gobernu Kontseiluak bere asteroko bilera ➡ https://t.co/WSsOoj74xE https://t.co/MUP5IVNdHe

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Aitor Aretxaga, Alcalde de Busturia