Eu

Londresko atentatua kondenatu du Eusko Jaurlaritzak

2017.eko ekainak 05

Londresko atentatua kondenatzeko kontzentrazio isil bat egin du gaur Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzako eskalinatan. Kontzentrazioaren ondoren, euskal Exekutiboko bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak deklarazio bat egin du asteburu honetan gertatutakoaren aurrean bere gaitzespena adierazteko.

Euskal Exekutiboko bozeramaileak bere atsekabea eta elkartasuna adierazi ditu biktimen familiekiko, eta zaurituak ahalik eta azkarren osatu ahal izatea. Gainera, jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak dagoeneko helarazi dio kontsul britainiar Derek Doyle-ri hurbiltasunezko mezu bat Britainia Handiko gobernuarekiko eta herriarekiko.

Bere bozeramailearen bitartez, “bere bizikidetza bakean antolatu ahal izango duen” Europa batekin hartua duen konpromisoa berretsi nahi izan du Exekutiboak, eta espero du atentatu horrek “britainiarrei ez eragoztea askatasunez eta erabateko berme demokratikoaz adieraztea” Erresuma Batuan laster izango diren hauteskundeetan. 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eajpnvparlament
    2017.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Londres-ko atentatua kondenatu du Eusko Jaurlaritzak ➡ https://t.co/aoP31koxnL https://t.co/Qm9mD8AOfv

  • @IgcBizkaia
    2017.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco condena el atentado de #Londres ➡ https://t.co/6WNQIw6JF8 https://t.co/L4VkFrTBCE

  • ana
    2017.eko ekainak 05

    hay que luchar contra el terrorismo

  • @jerkoreka
    2017.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco condena el atentado de #Londres ➡ https://t.co/6WNQIw6JF8 https://t.co/L4VkFrTBCE

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco condena el atentado de #Londres ➡ https://t.co/6WNQIw6JF8 https://t.co/L4VkFrTBCE

Ekitaldiko kargudunak