
Lanbidek informazioa eskainiko du enplegu-eskaintzei eta prestakuntzari buruz Arrasateko Lanbai azokan
- Borja Belandiak topaketan parte hartuko du
Lanbide eta EURES Europako Enplegu Zerbitzuen Sarea, Euskal Enplegu Zerbitzuan integratua, informazio-stand batekin izango dira Lanbain, Mondragon Unibertsitateak antolatuta hil honen 22an egingo den enpleguaren eta prestakuntzaren azokan.Lanbideko zuzendari nagusi Borja Belandiak zenbait sektoretako 45 enpresatik gora bilduko dituen hasierako ekitaldian hartuko du parte.
Bosgarren urtez segidan, Lanbide Debagoieneko hiriburuko Garaia Berrikuntza Gunean izango da, eta horrek aukera emango die enplegu bat aurkitu nahi duten pertsonei –haien prestakuntza-maila edozein dela ere– informazioa biltzeko lan-merkatuaren egoerari, enplegu-eskaintzei eta prestakuntza-eskaintzei buruz.Era berean, Eures sarearen bidez, dauden nazioarteko enplegu-eskaintzez gain, herrialde eskaintzaileetan nagusi diren lan-baldintzak ere ezagutuko dituzte.
Bestetik, graduko ikasketak amaitu dituzten gazteentzat Lanbai aukera bikaina da haien laneratzea ahalbidetzeko. Izan ere, barruti horretan informazio espezializatua eskaintzen da prestakuntza akademikoari buruz eta zuzeneko harremana errazten da enpresa eta erakunde enplegatzaileekin.
-
2017-06-07
Comentario de Twitter:
Lanbide ofrecerá info. el 22 de junio sobre ofertas de empleo y formación en la Feria Lanbai de Arrasate-Mondragón https://t.co/WNPvOf3fNO