Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Beatriz Artolazabalek eta Ana Villasantek, Bernedoko alkateak, adinekoen arreta eta mendiko landa-eremuetako gazte-ekipamenduak aztertu dituzte

2017-06-05
  • Euskadi Lagunkoia”ren gaineko interesa, Eusko Jaurlaritzak sustatutako adinekoekiko udalerri lagunkoien programa
  • Villasantek Bernedoko udal-aterpetxeak gazte-ekimenetarako eskaintzen dituen aukerak nabarmendu ditu

Bernedo, 05 06 17

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur Bernedoko San Tirsoko jaietako ekitaldietan parte hartu du, Ana Villasante alkatearekin, Pilar García de Salazar Arabako diputatu nagusiordearekin, Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuetako foru-diputatuarekin eta Eduardo Aginako Nekazaritzako foru-diputatuarekin batera. Artolazabal, Villasante eta Olabarrieta adinekoentzako arretari eta mendiko landa-eremuetako gazte-ekipamenduei buruzko usteen gainean mintzatu dira.

 Bernedoko alkateak Artolazabal sailburuari hirugarren adinekoen gaineko udalerri lagunkoien “Euskadi Lagunkoia” programaren gaineko interesa erakutsi dio, bai eta “hiri handietan ez ezik, beste edozein udalerritan ere” hiri-azpiegiturak eta adinekoentzako gizarte-jarduerak sustatzeko ekimenen gaineko interesa ere. Ana Villasantek, sailburuarekin elkartu denean, Bernedoko udal-aterpetxeak gazte-ekimenetarako eskaintzen dituen aukerak ere nabarmendu ditu.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Villasante, Pedro Elosegi, Marian Olabarrieta, Eduardo Aginako