Eu

Josu Erkorekak parte hartu du, Gautegiz Arteagan, lehen frankismoko garaian errepresioa pairatu zutenei eginiko omenaldian

2017.eko ekainak 04

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren (GOGORA) zuzendari Aintzane Ezenarrok parte hartu dute, gaur, Gautegiz Arteagako Udalak antolatutako omenaldian, lehen frankismoko garaian, demokrazia eta giza eskubideak defendatzeko borrokatu ziren haiek gogora ekartzeko.

Kultura Etxean egin den eta Bizkaiko udalerri honetako alkate Juan Felix Naberanek presiditu duen ekitaldira, lehen frankismoaren garaian, errepresio latza pairatu zuten hainbat auzotar joan dira, baita haien senideak ere.

Omenaldian, Josu Erkorekak eta Juan Felix Naberanek oroitzapenezko plaka bat desestali dute eta “Gautegiz Arteaga 1936/1945. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoko Garaian” liburua aurkeztu dute publikoki, Eusko Jaurlaritzaren eta ARANZADI Zientzia Elkartearen laguntzarekin idatzia.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak