Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

SPRIK Donostiako Parke Teknologikoaren kapital-zabalkuntzan parte hartuko du (2010-11-16(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010-11-16

Dekretua: Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. (SPRI) sozietateari baimena ematekoa Donostiako Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko.

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur onartu du SPRIk Donostiako Parke Teknologikoaren kapital-zabalkuntzan parte hartzea 4,2 milioi eurorekin, hau da, zabalkuntzaren % 72,85eko partaidetza harpidetuz, guztizko zenbatekoa 5,7 milioi euro izango baita.

Erabaki horren bitartez, 19,4 milioi euroko zenbatekoarekin jardun-planean bildutako hainbat inbertsio finantzatu ahal izango dira. Besteak beste, honako hauek finantzatuko dira: Parkearen zabalkuntza Galarreta-Hernanin, A-1.2 eraikinaren eta 4C-100 eraikinaren eraikuntza, hainbat jardun Donostiako Udalak parkeari besterendutako lurzati batean, eta zor-amortizazioa.

Zabalkuntza horren ondoren, SPRIk Parque Tecnológico de San Sebastián-Donostiako Teknologi Elkartegia, SA sozietatean duen partaidetza % 61,32tik % 62,236ra igoko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan