Berriak Osasuna
Eu

Osasuneko sailburu Jon Darpón: "Euskadin elikadura osasungarriaren aldeko proiektua, laster abian, haurren obesitatearen plan espezifikoa garatzeko esparru orokorra izango da”

2017.eko ekainak 02

Elikadura desegoki baten eta jarduera fisikorik ez egitearen ondorio ikusgarriena eta berehalakoena da obesitatea. Eta aurreikusten denez, 2025ean, munduko populazioaren bosten bat izango da obesoa. Horrek eraman ditu nazioarteko erakundeak eta gobernuak estrategiak proposartzera eta neurriak hartzera, ukaezina baita elikaduraren eta pertsonen osasun-egoeraren artean dagoen lotura. Hala, 2013-2020 Osasun Planaren helburuetako bat da Euskadin elikadura osasungarriaren aldeko estrategia bat diseinatzea eta abian jartzea, desberdintasun sozialak eta generokoak kontuan hartuko dituena.

 

Hortaz, Euskadirako elikadura osasungarriaren aldeko estrategian kokatuta,Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpónek gaur Legebiltzarrean iragarri duenez, “Elikadura osasungarriaren aldeko ekimenak Euskadin” proiektua abiaraziko da. Proiektua modu koordinatu, kolektibo eta sortzaile batean lantzen ari dira orain eta laster aurkeztu eta ezagutzera emango da, pertsonen elikadurari lotutako gaixotasunekin zerikusia duten helburu zehatzei eta neurgarriei erantzun ahal izateko.

 

Era horretan, Jon Darpónek nabarmendu duenez, elikadura osasungarriaren estrategiak osatuko du Haurren Obesitatea Prebenitzeko Plan espezifikoa ondoren garatzeko esparru orokorra, Gobernu Programan legegintzaldi honetarako hartutako konpromisoetako bat, alegia.

 

Elikadura osasungarriaren aldeko euskal proiektuak 5 jarduketa-lerro ditu bere helburuak betetzeko, era berean zenbait proiektu garatuko dituztenak, horien artean nabarmentzekoak "Eskola-jangelen eguneratzea 360º” deritzon proiektua.

 

Gaur egun asko dira eskolako jangelan egunero bazkaltzen duten haurrak eta horregatik ingurune horietan egiten den kontsumoan eragina izatea oso lagungarria izan daiteke haurren populazioaren elikadura-ereduak hobetzeko, besteren artean, arrazoi hauengatik:

  • inplikatutako haurren kopuru handiagatik,
  • elikadurari lotutako zaletasunak eta ohiturak garatzen diren adinagatik
  • eta, gure haur eta gazteen elikadura-ereduek eragin nabarmena dutelako beren familien elikatzeko moduan.

 

Era berean, osasuneko sailburuak nabarmendu du bizi-ohiturak eta obesitatearekiko joera aldarazteko osasunaren eremua ez ezik “beste eremu batzuk ere inplikatu behar dira, hau da, familia, hezkuntza, elikagaien industria eta abar".

 

Hala, Osakidetzatik honela heltzen zaio haurren obesitateari: lehen mailako arreta-zerbitzuan, lehentasunezko eskaintzan ezarritakoaren arabera, altueraren, pisuaren eta gorputz-masaren indizearen (GMI) kalkuluari buruzko adierazleekin, osasun-zentroetako kontsultetan.

 

Gainera, “Elikadura osasungarriaren aldeko ekimenak Euskadin" proiektuan kokatuta, Osasun Saila lankidetza-hitzarmenak lantzen ari da elikagaien eta ostalaritzaren industriekin, janari prestatuetan azukreak, gantz aseak eta gatza murrizteko, eta nutrizio-hezkuntza eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzen ari da familiaren, eskolaren eta komunitatearen eremuetan.

 

Hori izango da esparru orokorra ondoren Euskadiko Haurren Obesitatea Prebenitzeko Plana garatzeko, helburu nagusitzat izango dituena gizartea arazoari buruz kontzientziatzea eta gida bat ezartzea, jarraibide batzuk barnean hartuko dituena bai profesionalentzat baita paziente, senide eta komunitateko eragileentzat ere.

 

Haurren obesitateari buruzko datuak

 

ALADINO ikerketaren araberaElikadura, jarduera fisikoa, haurren garapena eta obesitatea 2015, Euskadin adierazten da haurren obesitate-indizeak nahiko baxuak direla Estatuko batez bestekoaren aldean. 

Zehazki, gainpisuaren eta obesitatearen prebalentzia % 34koa da Euskadin; Estatuaren batez bestekoa, berriz, % 41ekoa da. Haurren obesitate-tasari dagokionez, ikusten dugunez Euskadin % 11koa da, Estatuaren batez bestekoa % 18koa den bitartean.Euskadiko egoera askoz ere hobea da gainera Estatu Batuak, Kanada edo Erresuma Batuak bezalako herrialdeen aldean.

 

 

Gasteizen, 2017ko ekainaren 2an

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    .@jdarpon ha anunciado la puesta en marcha del proyecto “Iniciativas para una alimentación saludable en Euskadi” ➡ https://t.co/Qjc30F6WSS

Ekitaldiko kargudunak