Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

9 milioi krisian dauden enpresak bultzatzeko laguntzetarako (Bideratu programa) (2010-11-16(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko azaroak 16

Erabakia; 5.000.000 eurokoa baino gastu handiagoa onartzeko, 2011ko ekitaldian finantzatzeko abenduaren 26ko 300/2000 Dekretuak arautzen duen programa, hain zuzen, krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 9 milioi euroko partida bat baimendu du krisian dauden enpresak berregituratu eta bultzatzeko Bideratu Programa 2011. urtean aplikatzeko.

Enplegua eta zailtasunetan dauden euskal ETEen jarduera sendotzea da programaren helburua, itzuli beharreko aurrerakinen bidez, enpresaren egiazko konpromisoa eskatuta, besteak beste, planaren finantzaketari dagokionez, eta horren ondorioz, laguntzaren zenbateko bereko diru-kopurua ekarri beharko du bere baliabide propioekin.

2007-2009 aldian, 13 proiektu onartu ziren guztirako 13,68 milioi euroko zenbatekoaz eta 48,4 milioi euroko mobilizazioarekin. 1.261 enplegu sendotu ziren aldi horretan.

Aurtengo 2010ean, zazpi milioi euroko aurrekontua baliatu zen Bideraturako. Programan azkenean 11 eskaera jaso ziren, eta horietatik zazpi onartu dira. Itzuli beharreko aurrerakinen 4,5 milioi eman dira, baliabide erabilgarriak 15,3 milioi eurora iritsi dira eta 727 enplegu sendotu dira.

Hainbat enpresak eskatu dute informazioa eta hasi dituzte izapideak Bideratu programaren onuradun izatea lortzeko. Horregatik, 2011rako laguntzen deialdiaren izapidetze aurreratua egitea erabaki dugu.

2011ko deialdian bederatzi milioi euroraino gehituko da aurrekontua. Onuradunen kopurua zortzi edo bederatzi enpresa inguru izango dela aurreikusi dugu, milioi bat euroko batez besteko laguntzarekin. Oro har, 2010-2012 hirurtekorako itzuli beharreko 27 milioi euro ematea aurreikusten da.

Laguntzak baliatzeko, honako eskakizun hauek bete beharko dituzte eskatzaileek:

1.- Euskadin kokatuta egotea.

2.- Enpresa txiki edo ertaina izatea.

3.- Laguntzak eskatu aurre-aurretiko bi ekitaldietan honako zirkunstantzia hauetatik gutxienez bi biltzea:

- Ekitaldi bakoitzean erabilitako langileen batez besteko kopurua 50etik gorakoa izatea.
- Aktibo-partiden guztizkoa 1,8 milioi eurotik gorakoa izatea.
- Urteko haien negozio-zifraren zenbateko garbia 3,6 milioi eurotik gorakoa izatea.

4.- Krisi-egoeran egotea galerak garbitzeko gai ez direlako, eta betiere galera horien ondorioz ekonomikoki desagertu egingo badira epe labur edo ertainean, kanpoko esku-hartzerik izaten ez bada.

Talde bateko kide diren enpresek ezin izango dituzte laguntza horiek baliatu, salbu eta frogatu badaiteke enpresak dituen zailtasunak berezkoak direla eta ez direla talde barruko kostuen esleipen arbitrario baten ondorio.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan