Berriak Ogasuna eta Ekonomia

Azpiazu sailburuak herrietarren galderei erantzungo die "#AzpiazuTopaketa" ekimenaren bitartez

2017-06-05
  • Herritarrek galderak egin ahal izango dizkiote sailburuari Twitter eta Facebook sare sozialen bidez
  • Sailburuaren erantzunak zuzenean ikusi ahal izango dira Youtube eta Facebook bidez ekainaren 21an
  • Gobernu Irekiako lantaldeak parte-hartzea bultzatzeko abian jarritako ekimena da “AzpiazuTopaketa”

Pedro Azpiazu, Ogasun eta  Ekonomiako sailburua, ekainaren 21an, asteazkena, erantzungo die herritarrek sare sozialen bidez, #AzpiazuTopaketa ekimenaren baitan, egingo dizkioten galderei. Herritarrek Twitter nahiz Facebook bidez proposa ditzakete kezka eragiten dieten gaiak, hala nola:

a)    Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak

b)    Ekonomia Ituna eta kupoa

c)    Dirubideen Euskal Kontseilua

d)    Iruzurraren aurkako Baterako Plana

e)    Euskal Ekonomia: adierazle nagusiak, BPG, enplegua, Euskadirako aurreikuspenak, KPI, nazioarteko ziurgabetasunak.

Sailburuak zuzeneko saioan erantzungo die galderei, eta Irekiak Youtuben duen kanalaren bitartez eta Facebook live-ren bitartez. ikusi ahal izango da saioa. Gobernu Irekiako lantaldeak abian jarritako ekimen honen helburua da euskal herritarren parte-hartzea sustatzea eta Eusko Jaurlaritzako kideekin elkarreragiteko aukera ematea.

Prozesu parte-hartzaile guztietan bezala, mekanismo batzuk zehaztu dira proposamenak edo galderak jasotzeko. #AzpiazuTopaketa ekimenaren kasuan 4 fase ezarri dira: herritarrek galderak egingo dituzte (1), herritarrek galderak baloratuko dituzte (2), herritarrek gehien baloratutako 20 proposamenak aukeratuko dira (3) eta, azkenik, sailburuak zuzenean erantzungo ditu (4). Era horretara, sailburuak herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderak erantzungo ditu.

Lehenengo 20 galderen artean egoteko behar besteko puntuazioa lortu ez dutelako zuzenean erantzuten ez diren galderak Irekia webgunearen bitartez erantzun eta argitaratuko dira, herritarrek Irekiaren gizarte-sareen bidez ikusi ahal izan ditzaten, baldin eta  gutxienez 2 boto jaso badituzte beste herritar batzuen aldetik.

Nola parte har dezaket?

Nahi duenak Twitter eta Facebook sare sozialen bidez parte hartu ahal izango du.

1) Twitter bidez:

  •  Herritarrek galdera egiteko, txioak argitaratuko dituzte #AzpiazuTopaketa hashtag-a erabiliz.
  • “Gogokoak” marka duten galdera eta “bertxioak” aukeratuko dira: puntu 1, horietako ekintza bakoitzeko.

2) Facebook bidez:

  • Herritarrek aukera izango dute galderak egiteko Facebook-eko Irekiako orrialdean eta iruzkinak egiteko ekimena hedatze aldera argitaratzen joango diren “post”ei.
  • “Atsegin dut”, iradokizun edo partekatu gehien dituztenak aukeratuko dira: puntu 1, horietako ekintza bakoitzeko.

Parte hartzeko mekanismoak eta epeak:

  1. Herritarrek galderak egiteko epea: ekainaren 5etik ekainaren 14ko 24:00ak arte.
  2. Herritarrek galderei botoa emateko epea: ekainaren 15etik ekainaren 19ko 16:00ak arte.
  3. Herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderak hautatu eta sailburuari aurkezteko epea: ekainak 19.
  4. Ekainaren 21an sailburuak berak erantzungo ditu galderak jendaurrean Youtubeko eta Facebookeko zuzeneko saioan.

Saioaren bideo osoa Irekian eta Irekiak Youtuben eta Facebooken dituen kanaletan argitaratuko da. 

2 iruzkin
  • 2017-06-05

    Los ciudadanos vascos pagamos vía cupo servicios que presta la administración central.

    En el supuesto de que no estemos conformes con la atención que se nos presta o queramos interponer una reclamación por alguna gestión que consideremos errónea, siempre hay dificultades para hacerlo. Una vez puesta la reclamación, la contestación siempre suele ser que la administración central no tuvo la culpa. ¿Podríamos los ciudadanos vascos interponer quejas para la admón. central por medio de un canal que pasase por el GV en lugar de hacerlo o además de hacerlo ante la administración central? Creo que si los ciudadanos nos quejamos de forma coordinada por medio de alguna plataforma del GV, habrá más posibilidades de que la administración central tome medidas, aunque sean cosméticas.No olvidemos que somos los ciudadanos vascos los que pagamos el cupo. Por ello, los ciudadanos deberíamos disponer de una plataforma para poder colgar nuestras denuncias al objeto de comprobar si las quejas son de idéntica índole. Si lo son, es que es necesario presionar más para lograr mejoras. Además considero que el GV debería quejarse oficialmente sobre los servicios prestados por la administración central que considera insuficientes. No hay más que preguntar a la ciudadanía las experiencias que ha hecho en Tráfico o Justicia.

  • 2017-06-05

    Todos debemos tributar en caso de donar aparatos eléctrico-electrónicos no se pueden abandonar en vía pública en caso de revender incluso transmisiones, de segunda mano, ¿Ud. cree que se hace en la actualidad? Los contenedores de residuos se observan al lado aparatos abandonados en vez de recircular en la economía de funcionar o venta piezas, o depositar en punto limpio

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)