Eu

Amilibia: “Administrazioek, hirugarren sektore sozialak eta herritarrok bat egin behar dugu aurreiritziak gainditu eta prostituzioan diharduten pertsonen bazterketari aurre egiteko ahaleginean”

2017.eko ekainak 02

-        Nahikari proiektuari buruzko ‘No sigo el guion’ dokumentalaren aurkezpena; proiektuarekin lankidetzan dihardu Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Politiketako sailburuordeak gaur esan du “Administrazioek, hirugarren sektore sozialak eta herritarrok bat egin behar dugula aurreiritziak gainditu eta prostituzioan diharduten pertsonek jasaten dituzten bazterketari eta estereotipo negatiboei aurre egiteko ahaleginean”. Hala egin du gaur Nahikari programari buruz Hiesaren Aurkako Arabako Herri Batzordeak, Sidálavak, garatu duen ‘No sigo el guion’ dokumentalaren aurkezpen-ekitaldian.

Dokumentala Nahikari programari buruzkoa da. Programak gizarte-arreta eta laguntza eskaintzen die pertsonei prostituzioaren eremuan, eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du. Amilibia sailburuordeak esan duenez, “programa hau konpletoa da; izan ere, helburu du, alde batetik, Araban prostituzioan diharduten eta ahultasun- edo bazterketa-egoeran dauden pertsonen gizarteratzeari bide ematea, eta, bestetik, GIBagatiko infekzioa prebenitzea eta sexu-osasuna sustatzea prostituzioan diharduten pertsonen kolektiboan”.

Gainera, Nahikariren bidez, 2016an, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak lankidetzan jardun zuen Hiesaren Aurkako Arabako Herri Batzordearekin hainbat programatan, besteak beste: GIBa duten pertsonentzako gizarte-laguntza eta -arreta, edo askatasunik ez duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko eta horiei laguntza integrala emateko ibilbideak ezartzeko pisuen programa, berriro gizarteratzeko estrategia gisa.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @OTSBizkaia
    2017.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Lide Amilibia: “Las administraciones, el tercer sector social y la ciudadanía debemos aunar esfuerzos para... https://t.co/KKF6zGfz6w

  • @RocioVitero
    2017.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Nahikari programari buruz @Sidalava-k garatu duen ‘No sigo el guion’ dokumentalaren aurkezpena ➡ https://t.co/5lO1Q3BETd https:…

  • @Sidalava
    2017.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Nahikari programari buruz @Sidalava-k garatu duen ‘No sigo el guion’ dokumentalaren aurkezpena ➡ https://t.co/5lO1Q3BETd https:…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak