Berriak Hezkuntza
Eu

Hezkuntza Sailak XV. Eduardo Chillida Matematika Olinpiadaren sariak banatu ditu

2017.eko ekainak 02

Lehen lau sarituek Ingalaterran ingelesa hobetzeko egonaldia irabazi dute

Jesus Fernandez  Ikastetxe eta Plangintza zuzendariak (Hezkuntza Saila) XIV. Eduardo Chillida Matematika Olinpiadaren sariak banatu ditu gaur goizez, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan burutu den ekitaldian.

2017ko edizio honetan, Euskadiko 103 ikastetxetako 3.000 neska-mutil inguruk hartu dute parte, denak ere DBHko bigarren mailako ikasleak (Arabako 24 ikastetxe, Bizkaiko 45 eta Gipuzkoako 34). Olinpiadaren lehen fasea parte hartu duten ikastetxeetan bertan burutu zen, eta irakasleek eurek hautatu zituzten finalera pasatuko ziren bi edo hiru ikasle onenak, zentroaren tamainaren arabera. Finala maiatzean burutu zen, hiru hiriburuetan, eta 237 neska-mutil lehiatu ziren. Olinpiadan puntuaziorik altuena eskuratu duten 12 ikasleek dagozkien sariak jaso dituzte gaur goizez, senitartekoak eta euren ikastetxeetako ordezkariak ere ekitaldian zirela.

Aurtengo saridunak hauek izan dira:

1.1.- Ivan Espilla Rozas                     IES Balmaseda BHI (Balmaseda)

1.2.- Irene Herrero Salas                   CPEIPS El Pilar- Cia de María HLBHIP (Irun)

1.3.- Jon Jimenez Zulaika                 CPEIPS San Bizente Ikast. HLBHIP (Oion)

4.- Paula Rubio Crespo                     CPEIPS Ayalde HLBHIP (Loiu)

5.- Anartz Duoandikoetxea Mencias IES Sopela BHI (Sopela)

6.- Ibai Fernandez Salgado               IES Unamuno BHI (Vitoria-Gasteiz)

7.- Ander Ubarretxena Trueba          IES Usandizaga-Peñaflorida (Donostia)

8.- Telmo Santamaria Zamorano      IES Unamuno BHI (Bilbo)

9.- Irati Anda Nuñez                           CPEIPS Armentia Ikast HLBHIP (Vitoria-Gasteiz)

10.- Yingjie Liu                                   CPEIPS Sta. Maria HLBHIP (Vitoria-Gasteiz)

11.- Peio Ibargoien Alvarez               IES Antigua-Luberri BHI (Donostia)

12.- Iker Cubillo Egizabal                   CPEIPS Claret Askartza HLBHIP (Leioa)

Aurten, lehen hiru postuak oso berdintsu gelditu dira. Beraz, sailkapena alfabeto hurrenkera jarraituz egin da.

Ikastaroa Ingalaterran

Lehen lau sarituek, hala direla egiaztatzen duen diplomaz gain, Casio kalkulagailu zientifiko bana eta Ingalaterran hiru astez ingeles ikastaroa egiteko beka jaso dute. Gainera, lehen hiru sailkatuek ekainaren 21etik 25era Valladoliden egingo den Estatuko olinpiadan parte hartuko dute, Euskadiren ordezkari. Gainerako saridunek, diplomarekin batera Elkar liburu dendetan erabiltzeko 100 euroko txartel bana eta Casio kalkulagailu zientifiko bana jaso dituzte.

Eduardo Chillida Matematika Olinpiada EMIE 20+11 Euskadiko Matematika Irakasleen Elkarteak antolatzen du Hezkuntza Sailaren laguntzaz, eta hirugarren ediziotik darama eskulturagile handiaren izena.

Aurten 15. ediziora iritsi den ekimenak, honako helburu hauek ditu:

  • Matematiken arloa ezagutaraztea, ikasle nahiz irakasleentzat dibertigarri izango den jardueraren bidez.
  • Ikasleen artean Matematikarekiko zaletasuna bultzatzea, problemak ebatziz.
  • Sormena, erabaki gaitasuna, pentsamendu dibergentea eta egoera berriei aurre egiteko eta ez ohiko problemak askatzeko gaitasuna piztea.

Baina ikasleen matematikarako konpetentziaz gain, Olinpiada honek –arazoak konpontzeko lana sustatzen duenez- oinarrizko beste konpetentzia batzuk ere garatzen ditu: ikasten ikasteko konpetentzia, ekintzailetza eta ekimenerako konpetentzia eta hizkuntza-konpetentzia.

Sari banaketa ekitaldiaren ondoren, UPV/EHUko Matematika irakasle Marta Machok hitzaldia eskaini du bertaratuentzat “Funtzionatzen duen ekuazioa: emakumeak eta zientzia” izenburupean (La ecuación funciona: mujeres y ciencia)

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Escuza
    2017.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Hezkuntza Sailak XV. Eduardo Chillida Matematika Olinpiadaren sariak banatu ditu ➡ https://t.co/coK5GfBwJj https://t.co/PllNVTl

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Marta Macho