Berriak Lehendakaritza
Eu

Sozioekonomia Gaietarako Lehendakariaren Aholkularitza Batzordeak Euskadik 2030era bitartean duen demografia erronka aztertuko du (2010-11-16(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2010.eko azaroak 16

Sozioekonomia Gaietarako Lehendakariaren Aholkularitza Batzordea estrategia aholkuak emateko talde aske eta maila gorenekoa da, Euskadiren garapen ekonomiko iraunkorrerako eta gizartearen aurrerabide jarraiturako funtsezkoak diren politika ekonomikoak aztertzeko. Batzorde horrek bere ezagutza, esperientzia eta irizpidea gehitzen ditu euskal ekonomiaren epe ertaineko eta epe luzeko bilakaera ebaluatu, diagnostikatu eta gainbegiratzeko, eta egoki irizten zaizkion jarduerak eta aldaketak proposatzen ditu.

Aholkularitza Batzordeak asteazkenean, azaroaren 17an, egingo du hirugarren osoko bilkura urtarrilean eratu zenetik.

Aholkularitza Batzordeak 2010eko ekainaren 2an egin zuen aurreko osoko bilkura eta bilkura hartan Euskadiren ekonomiaren etorkizunerako funtsezkoak diren bi alor hauek aztertu zituen:

Euskadiren Lehiakortasunaren Etorkizuna

Euskadiren Sektore Estrategikoak eta horien Etorkizuna

Euskadiren Lehiakortasunaren Etorkizunari buruzko txostena Aholkularitza Batzordearen esparru txostena izan zen, 2030eko Euskadiri Adimenaren Metropolia izena eman baitzion, eta Aholkularitza Batzordeak aztertu beharreko gainontzeko alor eta gaietarako behar den ikuspegia ezarri zuen.

Halaber, eta 2030eko Euskadi Adimenaren Metropoliaren esparruan beti, lehiakortasunaren 2030. urtera bitarteko hamar erronken artean Piramide Demografikoaren Kudeaketa Eraginkorra ezarri zuen Aholkularitza Batzordeak, jardun alor hori funtsezkoa baita hurrengo hamarkadetan Euskadiren iraunkortasun sozioekonomikoa bermatzeko.

Aholkularitza Batzordeak ekainean egindako gogoeta horien ildotik, azaroaren 17ko osoko bilkuran aztertu beharreko gaia honako hau izango zela erabaki zen: Demografia, Enplegua eta Prestakuntza 2030era bitartean.
Bihar, azaroaren 17an, Aholkularitza Batzordea gai honen lehenengo atala aztertuko du: "Demografia, Hazkunde Ekonomikoa eta Kontu Publikoen Iraunkortasuna 2030era bitartean".

Oinarrizko agiri eta txostenak prestatzeko, lan batzorde bat eratu zen uztailean, Aholkularitza Batzordeari gai horri buruzko gogoeta nagusiak helarazteko.
Lan batzordeak hainbat bilera egin ditu ordutik hona. Lehendakariaren Bulego Ekonomikoak eta BMASI aholkularitza enpresak egin eta aurkeztu dituzte egindako bileren aurretiazko azterketak eta horiek aurkeztuko dituzte lan batzordearen ondorioak Aholkularitza Batzordearen osoko bilkuran.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan