Eu

María Jesús San José sailburuak Gizarte Elkarrizketaren Mahaiarekiko konpromisoa berretsi du CCOO sindikatuko XI. biltzarrean

2017.eko ekainak 01

San José sailburuak bat egin du lan-istripuan hildako bi langileen familiekin, eta ezbeharren ikerketan amaierara arte iritsiko direla hitzeman die

 

Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék Lan eta Justizia Sailak Gizarte Elkarrizketaren Mahaiarekin eta Eusko Jaurlaritzak 2016ko uztailean CCOO, UGT eta Confebaskekin lortutako akordioekin hartuta duen konpromisoa berretsi du. Gaur goizean Gasteizen egin den CCOOren XI. Biltzarrean egin ditu adierazpenok San José sailburuak.

Lan eta Justiziako sailburuak esan du bat datorrela sindikatuarekin, Euskadin negoziazio kolektiboa bultzatu behar dela eta, funtsezko tresna den aldetik, “batetik, enplegu berriak sortzeko eta, bestetik, horiek kalitatezkoak izan daitezen lortzeko, horixe izanik neure helburua, bai eta nire sailarena ere. Ezingo gara herri modernoa izan, ez eta gizarte aurreratua ere, soldatapekoen heren batek baino ez badu indarrean bere hitzarmena”.

Saioaren hasieran San Josék bat egin du atzo Urretxun eta Aiaran bi lan-istriputan hildako biktimen senitartekoekin, eta hitzeman die amaieraraino iritsiko direla Osalango teknikariek eta Lan Ikuskaritzak atzo bertan hasitako ikerketetan.

Amaitzeko, sailburuak eskerrak eman dizkie CCOOko ordezkariei langileekin hartuta duten konpromisoarengatik, hitzarmen kolektiboak adostuz, leialtasunez lan eginez, erakundeen arteko organoetan (LHK, EGL, Lanbide, Hobetuz) exijentziei eutsiz eta lantokietan nahiz Osalanen langileen osasuna eta prebentzioa defendatuz.

Sailburuak lanerako eta elkarlanerako erakutsitako jarrera ere eskertu die. “Aurrez aurre eskertu nahi dizuet zuen ordezkariekin egin ditudan bileretan sentitu izan dudan zintzotasuna, elkarlanerako gogoa eta seriotasuna. Eta zuekin gardentasunez eta leialtasunez lan egiteko konpromisoa berresten dut hemen”.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    La Consejera San José se compromete con la Mesa de Diálogo Social durante la celebración del XI Congreso de CCOO ➡ https://t.co/eZe1TYhq9i

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak