Berriak Osasuna
Eu

BIOEFEk eta Bioarabak BIC Arabak eta Arabako Parke Teknologikoak antolatutako “Euskal osasun sistemaren eta enpresen arteko elkarrekintza eta lankidetza” jardunaldietan arituko dira elkarlanean

2017.eko ekainak 01

Arabako Parke Teknologikoan maiatzaren 30ean izan zen Jardunaldiaren xedea, Osasun sektorean lan egiten duten enpresei Euskal Osasun Zerbitzuan nola sar daitezkeen ezagutzera ematea da, ikerketa eta berrikuntza jardueretan elkarrekin lan egin ahal izateko.

Enpresa horientzat, zeinak teknologia eta produktu konplexu eta berritzaileak garatzen dituzten I+G+b jarduera biziari esker, osasun sistema oinarrizko kidea da, eta BIOEFek aurkeztutako Innosasun Programaren bitartez dute hartara sarbidea.

BIOEFek koordinatzen du Innosasun, eta enpresei laguntza ematen die gaitasunen, know how-en eta osasun sistemaren lankidetza-sarearen bitartez. Programak arreta ematen die enpresen eta eragile zientifiko eta teknologikoen beharrei eta behar duten laguntza pertsonalizatua ematen die aholkularitza eta produktu edo zerbitzu berrien orientazioan, ikerketa klinikoetan, lagin biologikoen hornikuntzan edo merkatu-ikerketen edo beste analisietan.

Egun, Innosasunek 192 laguntza-eskaera hartu ditu, Euskadiko 77 erakundetik, zeinetatik 52 enpresak ziren, gehienak ETEak (% 53,25). Laguntza-eskaera horietatik, 58 aholkularitzak izan dira, 24 ikerketa klinikoak, 70 kudeaketak eta lagin biologikoen hornikuntza, 3 datu-horniketa eta 37 osasun sistemaren barruan bideratu dira eta, gehiengoak, I+G proiektuetan lankidetza akordioak eragin dituzte.

Innosasun barneratzeak enpresa sektorean izan duen eraginaren datuak hasi dira biltzen orain, eta esan dezakegu laguntza eskatu duten enpresen % 86k jaso duela programaren laguntza. Lortutako onurak portfolio edo bezeroen hobekuntza, negozio-lerro berri baten identifikazioa edo osasun sisteman ondoren beste merkatuetara iristea errazten duen saiakuntza klinikoa egitea dira.

Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuak ere hartu du parte jardunaldian, zeinak Araba/Bioaraba ESIk eta Arabako EHUko Campusak antolatutako eta azaroan ospatuko den Ikerketa eta Berrikuntzako XVIII Jardunaldietarako prestatu diren jarduerak eta haien xehetasunak aurkeztu dituen, eta enpresen arteko lankidetza aukerak azalduko dituen, Jakintzaren Azokan parte hartuz -enpresa munduaren eta ikertzailearen arteko harremanak areagotzeko xedearekin- edo 2017ko Ikerketa Sariak sustatuz.

Jardunaldietan BIC Araban eta Arabako Parke Teknologikoko hainbat enpresak hartu dute parte. Haiek, euren esperientzia azaldu dute eta osasun sistemarekin elkarlanean egiten ari den I+G+b arloko proiektuak aurkeztu dituzte.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BICAraba
    2017.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    BIOEF y Bioaraba colaboran en la jornada “Cómo interactuar y colaborar entre el sistema sanitario público vasco ... https://t.co/7Wjb9OZJ4y

Komunikabideek behera kargatzeko