Eu

Artolazabal, San José eta Arriola sailburuak, Euskadiko Langile Komisioen kongresuan

2017.eko ekainak 01

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak eta María Jesús San Jose Lan eta Justiziako sailburuak gaur goizean Euskadiko Langile Komisioak Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian egindako Biltzarraren irekiera-ekitaldian parte hartu dute.

 Erakunde, sindikatu, enpresa eta euskal gizartearen beste ordezkari batzuekin batera, sailburuek sindikatuaren idazkari nagusiaren kargua uzten duen  Unai Sordo agurtu dute. Beatriz Artolazabalek “enpleguaren oinarria aipatu du, funtsezkoa suspertze ekonomikoan eta jasangarritasunean, gizarteratzearekin, berdintasunarekin eta kalitatezko zerbitzu publikoekin batera. Enpleguaren sorrera ekonomiaren garapenaren araberakoa izango da –neurri handi batean–. Garai lasaiagoa bizi dugu orain, ziurtasun ekonomiko gehiago dugu inguruan, eta, nire ustez, euskal ekonomiak, ustekabe handietan salbu, datozen urteotan hazkuntza-bide positiboa izango du".

 Sailburuak gogorarazi du “Euskadi, dagoeneko, ari dela enplegua sortzen; azken datuek erakusten dute 2016an ia 14.000 pertsonek utzi dutela atzean langabezia. Datu hori garrantzitsua da, baina ez dugu uste nahikoa denik. Gure konpromisoa erabatekoa da oraintsuko krisi ekonomikoaren ondorioz enplegua galdu duten familia guztiekin eta laneratzeko ahalegina egiten duten gazteekin. Pertsona horiekin guztiekin lan egiten dugu. Erakundeoi dagokigu inor atzean geratzen ez dela bermatzea”.

 Artolazabalek esan du “enplegua, gaur egun, Euskadin herritarren ardura nagusietako bat dela. Langabezia-tasei begiratzen badiegu, euskal gizarteak % 13,2ko langabezia du, apirileko datuen arabera. Sortzen den enpleguak kalitatezkoa izan behar du, eta soldata- eta lan-baldintzek bizitza-proiektu trinkoak sortzeko aukera eman behar dute".

 “Nire asmo onena opa dizuet biltzar honetan onetsiko dituzuen eztabaidarako eta hitzaldietarako, eta zuokin lankidetzan jarraitzeko konpromisoa adierazi nahi dut, orain ere egiten ari garen bezala”, esan dio sailburuak Vitoria-Gasteizen batu den kolektibo sindikalistari.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @fjlegarreta
    2017.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Los Sailburus Artolazabal, San José y Arriola, en el congreso de Comisiones Obreras de Euskadi ➡ https://t.co/lRYmf80bfA https…

  • @fjlegarreta
    2017.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Artolazabal, San José eta Arriola sailburuak, Euskadiko Langile Komisioen kongresuan ➡ https://t.co/p99qfsCdt6 https://t.co/Ow

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    Artolazabal, San José eta Arriola sailburuak, Euskadiko Langile Komisioen kongresuan ➡ https://t.co/p99qfsCdt6 https://t.co/OwLyWSPK5W

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Unai Sordo, Mari Cruz Vicente