Berriak Lehendakaritza
Eu

Emakunde eta Lan Ikuskaritzaren jardunaldia lan munduan berdintasuna indartzeko

2017.eko ekainak 15

Lan Ikuskaritzak eta Emakundek 2015. urtean sinatutako hitzarmenaren ondorio bat da gaur goizean Bilbon ospatu den jardunaldia. Hitzarmen honek helburu nagusi bat dauka: bi erakundeen arteko elkarlana indartzea sexuagatiko bereizkeria-egoerak ekiditeko. Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzebdariak aipatuduenez, "enpresek obligazioak dituzte berdintasunari dagokionez, eta  hauek betetzen diren edo ez jakin ahal izateko tresna zehatzak behar dira, eta ezagutza konkretuak. Lan munduari buruzko ezagutzak eta berdintasunari buruzko ezagutzak, biak elkartzea da gaurko jardunaldiaren helburua".

Emakundeko zuzendariak, eta Elena Pérez Barredok, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariak, ireki dute gaurko jardunaldia.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak