Berriak Osasuna
Eu

Ia 40.000 ikaslek 12 eta 13 urte bitartekoek parte hartu dute azken lau urteotan “Kerik Gabeko Ikasgelak” prebentzio eta kontzientziazioko programan

2017.eko maiatzak 31

2016an Euskadiko 77 ikastetxetako 6.179 ikaslek parte hartu zuten guztira eta programa berriaren logoaren diseinuan oinarritu da aurtengo lehiaketa eta LAUDIO BHI Ikastetxea –1. E gela– izan da irabazlea

 

Kerik Gabeko Ikasgelak Programa berritu eta eguneratu egin da eta hemendik aurrera Kerik Gabeko Gazteak (KGG) deituko da baina helburu berarekin jarraituko du: ikasleen artean tabakoa kontsumitzen hastea saihestea edo atzeratzea

 

Gaur eman zaizkie hiru lurraldeetan sariak Kerik Gabeko Ikasgelak lehiaketaren gela irabazleei. Lehiaketa hau Osasun Sailak eta Osakidetzak ematen dute partaidetzaren errekonozimendu gisa baita ez erretzeko hartutako konpromisoagatik ere. Aurten, 6.179 euskal gazte izan dira guztira, DBHko 1. eta 2. mailakoak.

Araban 1.497 ikasle, Bizkaian 2.782 eta Gipuzkoan 1.900, Euskal Autonomia Erkidego osoko 77 ikastetxetakoak.

Kerik Gabeko Ikasgelak eskolan tabakismoa prebenitzeko ekimen bat da, Osasun Sailak eta Osakidetzak garatua Hezkuntza Sailarekin koordinazioan, non komunitateek ere esku hartzen duten, instituzio eta eragile sozial desberdinak barnean hartzen dituztenek. Azken lau urteotan, 35.790 euskal ikaslek parte hartu dute programan.

Aurten, Kerik Gabeko Ikasgelak, duela 10 urte baino gehiago abian, berritu eta eguneratu egin da eta datorren ikasturtetik aurrera KERIK GABEKO GAZTEAK (KGG) deituko da, bere edukietan eta garapenean –ez ordea bere helburuetan– eragina izango duen eguneratzea.

Hala, KERIK GABEKO GAZTEAK, KKGren helburua da tabakoa kontsumitzen hasteko adina atzeratzea, tabakoaren kontsumoa baztertu dezaten bultzatzea, tabakismoaren desnormalizazioa eta tabakorik gabeko bizitzari buruzko jarduera sortzaileak, DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleei ere zuzenduak, sustatzea.

Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari Nekane Murgak nabarmendu duenez Arabako sari-emate ekitaldian, Osasun Sailarentzat nerabeak eta gazteak lehentasunezko kolektiboak dira prebentzioan eta ohitura osasungarrien sustapenean, haien garapen optimoa eta osasuntsua bermatzearren. Zentzu horretan, Kerik Gabeko Ikasgelak –hemendik aurrera KERIK GABEKO GAZTEAK– bezalako ekimenek eragiten dute gazteek erabaki osasungarriak eta seguruak hartu ahal izatea beren bizitzan hain garrantzizkoa den etapa horretan.

Badakigu eskoletako prebentzio-ekimenek murriztu egiten dutela gazte erretzaileen kopurua eta frogratu daitekeen eraginkortasunak animatu egiten gaitu halako interbentzioen alde apustu egiten jarraitzera eta Euskadin tabakoaren aurkako borrokan lanean jarraitzera”, adierazi du Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak.

Azken urteotan, Euskal Autonomia Erkidego osoan, erretzen ez dutela dioten 12 eta 19 urte bitarteko ikasleen kopurua gehitu egin da, % 51,4tik % 67,9ra, eta tabakoa kontsumitzen hasten diren batez besteko adina 17 urtekoa da. (Euskadi Drogak azken txostena).

Ikasturtean zehar, prebentzioari begira, ikasleek tabakoari buruzko hainbat hezkuntza-jarduera egingo dituzte, ikasgelan eta familiarekin etxean programatuak. Gainera, beharrezkoa izango da irakasle batek programan parte hartzea, ikasleei lagundu eta haiek motibatuko dituenak solidaritatea eta kohesioa bultzatzearren, era horretan tabakoaren industriaren interesen estrategia komertzialaren aurrean jarrera kritikoa indartzeko, estrategia horien xede baitira, eta erretzea “normala” izan beharrean kaltegarria dela jabetzeko.

Amaitzean, lehiaketa bat egiten da, eta aurten, programa berrirako logoa diseinatzean zetzan. Lurralde bakoitzeko irabazleen artean KERIK GABEKO GAZTEAKen logoa aukeratu da, aurten ikasle guztien artean banatuko diren motxiletan serigrafiatuta joango dena.

 

 

 

Aurtean, 2017an, hauek izan dira irabazleak:

 

Araban: Laudioko IES-BHIko DBH 1. E gela

Bizkaian: Portugaleteko Nuestra Señora del Carmen Ikastetxeko DBH 1. A gela

Gipuzkoan: Arrasateko Gaztelupe Arizmendi ikastolako 1. J gela

 

KERIK GABEKO GAZTEAK LOGOAREN IRABAZLEAK

Laudioko IES-BHIko DBH 1. E gela

 

 

 

 

Araban, Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari Nekane Murgak eman du saria Gasteizko Artium museoan.

Bizkaian, Osasun Saileko Farmaziako zuzendari Iñaki Betolazak eman dio saria gela irabazleari Bizkaiko Osasun Ordezkaritzan, Bilbon.

Gipuzkoan, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari Miren Dorronsorok eman dio saria gela irabazleari Arrasateko Udalean. 

Guztiek eskertu diete gazteei ikasturtean zehar tabakoaren inguruan egin duten gogoetagatik eta tabakorik gabe bizitzera animatu dituzte.

Era berean, Osasun Publikoko Eskualdeek egindako lan handia eskertu eta nabarmendu dute, ondokoekin batera egindakoa: Osakidetzako Osasun Erakundeak, Hezkuntza Saila, Udalak eta prebentzio komunitarioko teknikariak.

 

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 31

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko maiatzak 31

    Comentario de Twitter:
    Ia 40.000 ikaslek 12 eta 13 urte bitartekoek parte hartu dute azken 4 urteotan #KerikGabekoIkasgelak programan ➡ https://t.co/NLbCfWzkcz

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko maiatzak 31

    Comentario de Twitter:
    Casi 40.000 escolares de entre 12 y 13 años han participado en los últimos 4 años en el programa #ClasesSinHumo ➡ https://t.co/KQm3xwxDHd

Ekitaldiko kargudunak