Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik Nazioarteko Acodal Azoka inauguratu du Cartagenan (Kolonbia)

2017.eko ekainak 01
  • Euskadiko hogeita hamarren bat enpresa joan dira uraren, saneamenduaren eta energia berriztagarrien arloan Latinoamerikan egiten den azokarik garrantzitsuenera 
  • Acodalen inaugurazioan Euskadiren eta Kolonbiaren arteko merkataritza-harremanen garrantzia azpimarratu du Tapiak 

Euskadik protagonismo berezia izango du aurten Acodal Biltzarrean.  Aclima

Euskadiko Ingurumen sektoreko Klusterra da biltzarraren antolatzaileetako bat, eta edizio honetan hainbat herrialdetako (Kolonbia, Frantzia, Espainia, Israel, Estatu Batuak, Alemania, Herbehereak, Hegoaldeko Korea…) 2.000 pertsona inguruk izango dute uraren, saneamenduaren, energia berriztagarrien eta hondakin-kudeaketaren inguruko ekimenak aurkeztu eta eztabaidatzeko aukera. Azoka Cartagena hirian egingo da, eta bertan izango diren Euskadiko 30 enpresak beren produktuak eta zerbitzuak erakutsiko dituzte eta negozio eta eztabaida mahaietan parte hartuko dute.  

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak Azoka inauguratzeko ekitaldian parte hartu du, besteak beste, Ingurumen ministro Luis Gilberto Murillosekin, Etxebizitza ministro Elsa Noguerarekin eta Aclimako presidente Xabier Cañorekin batera.

Acodal Azokaren esparruan, Tapiak nabarmendu du Euskadiren eta Kolonbiaren artean dagoen merkataritza-harremana, eta, besteak beste, azpiegituren, industriaren edo energiaren arloetan elkarlanean jarraitzearen garrantzia aipatu du. Kolonbia berez lehentasunezko lankideetako bat da, eta helburua da merkataritza-harremana zabaltzea eta emaitzak areagotzea eta presentzia handiagoa izatea aurrerantzean sortuko diren proiektu estrategikoetan.

Euskadiko enpresak ACODALen

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarekin eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailarekin batera joan dira Kolonbiara Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Saila eta hainbat agentzia eta sozietate publiko, hala nola, Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia, URA-Uraren Euskal Agentzia eta Ingurumen Kudeaketako Sozietate Publikoa. Acodalen dira Gaia-sektoreko enpresa klusterra, Elektronikaren eta Informazioaren Teknologien Klusterra, Energia Klusterra, AVIC-Ingeniaritza eta Aholkularitza Enpresen Elkartea eta Mugikortasuna eta Garraioa Klusterra ere, eta hitzorduan inplikazio berezia du Aclimak, Ingurumen Sektoreko Klusterrak, nazioarteko azokaren antolatzaileetako bat den aldetik.

Euskadiko enpresek ere ordezkaritza zabala dute azokan; izan ere, hogeita hamarren bat joan dira Cartagenara azokan parte hartzera. Horietako askok beren produktuak eta zerbitzuak erakutsiko dituzte erakusketa gunean.  Euskadiko enpresa gehienak Aclima Ingurumen Sektoreko Klusterreko kideak dira, baina badira energiaren eta logistikaren arloko enpresak ere.

Bidatek, Bunt Planet, Constructec Duktil, Dronak, Eco3r, Eco-Rec, Hirisiens, Idom, Quilton Tecnalia eta Tencoambiente dira Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren eta Ingurumen Sailaren standen ondoan beren produktuak eta zerbitzuak erakusten ari diren enpresak.

Enpresen ordezkaritzak, beraz, biltzarrean zehar emango diren hitzaldietan parte hartuko du eta, gainera, bere produktuak eta zerbitzuak erakutsiko ditu stand gune bateratu batean.

Enpresa horien ordezkariek Tapia sailburuaren bitartez ezagutu ahal izan dute Lizitazioen Plataforma. Eusko Jaurlaritzak Spriren bidez abian jarritako plataforma horrek Latinoamerikako hainbat herrialdetan, bereziki Mexikon, Kolonbian eta Argentinan, gauzatuko diren eta Euskadiko enpresek lehiatzeko baldintza onak izan ditzaketen azpiegitura handiak eraikitzeko 50 proiektu multilateral aztertu ditu urteko lehenengo hilabeteotan. Hasiera batean aztertutako berrogeita hamar proiektu multilateral horietatik 7 hautatu dira eta horiekin ari dira lanean. Gehienak energiaren, ingurumenaren eta garraioaren arloko proiektuak dira, eta euskal enpresek kalitatea eta esperientzia eskaini dezakete horietan guztietan.

Euskadiren aurkezpena

Azokari hasiera emateko hitzaldian, Arantxa Tapiak Euskadiren aurkezpena egin du, eta berrikuntzaren eta nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen bertako eredu ekonomiko bereziki industriala nabarmendu du. Tapiak esan du lurraldeko enpresen jardunbidean jarduera tradizionalak eta negozio-aukera berriak bateratzen direla, bereziki azpiegituren, energia berriztagarrien, eraikuntzaren eta mugikortasunaren arlokoak.

Tapiak nabarmendu nahi izan du, bestalde, azokaren garrantzia, Euskadiko enpresa-ehun gaitu eta esperientzia handikoak Kolonbiarekin elkarlanean etorkizuneko proiektuak abian jartzen parte har dezan. Sailburuak klusterren funtzionamendu-eredua ere azpimarratu du, jarduera ezberdinetan sinergiak sortzeko lankidetza-formulak bilatzeko eredu gisa. Azkenik, kluster ezberdinetako enpresak konponbide eta zerbitzu globalak nahi dituzten proiektuen inguruan elkartzeko sustatzen den sektore arteko lankidetza ere balioetsi nahi izan du Tapiak. 

Inaugurazio ekitaldian parte hartzerik izan ez badute ere, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila Euskadik azken hamarkadetan ingurumen alorrean eginiko bidea azpimarratuko du egunotan ACODALen, eta Europan duen posizio estrategikoa eta baita berean Eusko Jaurlaritzak ingurumen alorrean dituen egitasmo estrategikoak eta aldaketa klimatikoaren kontrako borroka, negutegi efektuko gasen isurketa, uraren politika eta uholdeen kontrako ekintzak eta saneamenduaren garapena, ekonomia zirkularra eta abar ere. Ingurumen sailburuordeak, Elena Morenok aipatu du ACODAL aukera handia dela Kolonbiako instituzioekin harreman bideak zabaltzeko eta Hego Amerikako enpresei lankidetza moduak errazteko. “Ingurumenari dagokion sektorea, sektore ekonomiko emergentea da, eta aukera izan daiteke negozio berriak abian jartzeko, lanpostu berriak sortuz, eta ingurumen politika aurreratuen bidez garrantzia hareagotu dezakeena. Gainera, lehiakortasun faktore garrantzizkoa ari da bilakatzen edozein sektoretako edozein enpresarentzat”.

Bestalde, Ingurumen Industrien Euskadiko Klusterrak espero du biltzar honetan parte hartzeak Kolonbiako merkatuan sartzen lagunduko diela ingurumenaren sektoreko enpresei. Aclimak 20 urte daramatza lanean arlo honetan, eta esperientzia horri esker Euskadiko ingurumen-sektorearen erreferente bihurtu da. Bere baitan biltzen ditu sektore pribatua (industriak eta zerbitzuak), ezagutzaren sektorea (unibertsitateak eta zentro teknologikoak) eta sektore publikoa, eta gaur egun 100 bazkide ditu, eta horietatik 78 enpresak dira (ekoindustria eta ingurumen-zerbitzuak). Honako 6 balio-kate hauek daude bertan ordezkatuta: hondakinak (minimizatzea, berrerabiltzea, birziklatzea, kudeatzea eta baliaraztea); lurzoru kutsatuak (ikerketa eta berreskuratzea); uraren, airearen eta klima-aldaketaren ziklo integrala; ekosistemak; ekoizpen ekoeraginkorra; eta ekodiseinua.                                                                                                                                                                                                                                    

Mocoako biktimei omenaldia

Nazioarteko Azokaren inaugurazioan omenaldia egin zaie Mocoako tragediaren biktimei. Orain dela hilabete inguru gertatutako hondamendian 328 hildako, 69 desagertu eta 400 zauritu izan ziren, eta 20.000 pertsonak baino gehiagok jasan zituzten kalteak, euri-jasen ondorioz gainezka egin zuten Mocoa, Mulato eta Sancoyaco ibaiek Putumayo Departamenduko Mocoa hiriburuko 17 auzo txikitu ondoren.

Acodal azoka Las Américas Hoteleko Biltzar Aretoan egingo da maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean. 

 

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @grupospri
    2017.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: [🇨🇴COLOMBIA] Euskadik Nazioarteko @ACODAL Azoka inauguratu du Cartagenan, 30 euskal enpresarekin https://t.co/Xs26rJeIZc

  • @deiEJGV
    2017.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: [🇨🇴COLOMBIA] Euskadik Nazioarteko @ACODAL Azoka inauguratu du Cartagenan, 30 euskal enpresarekin https://t.co/Xs26rJeIZc

  • @jonbasterra
    2017.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: [🇨🇴COLOMBIA] Euskadik Nazioarteko @ACODAL Azoka inauguratu du Cartagenan, 30 euskal enpresarekin https://t.co/Xs26rJeIZc

  • @IngurumenEJGV
    2017.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Euskadi-k Nazioarteko Acodal Azoka inauguratu du Cartagenan (#Kolonbia) ➡ https://t.co/E6YhLakEXG https://t.co/1nv5PppHZq

  • @eajpnvparlament
    2017.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Euskadi-k Nazioarteko Acodal Azoka inauguratu du Cartagenan (#Kolonbia) ➡ https://t.co/E6YhLakEXG https://t.co/1nv5PppHZq

  • @BuntPlanet
    2017.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: [🇨🇴COLOMBIA] Euskadik Nazioarteko @ACODAL Azoka inauguratu du Cartagenan, 30 euskal enpresarekin https://t.co/Xs26rJeIZc

  • @AclimaEuskadi
    2017.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: [🇨🇴COLOMBIA] Euskadik Nazioarteko @ACODAL Azoka inauguratu du Cartagenan, 30 euskal enpresarekin https://t.co/Xs26rJeIZc

  • @JavierZarraona1
    2017.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: [🇨🇴COLOMBIA] Euskadik Nazioarteko @ACODAL Azoka inauguratu du Cartagenan, 30 euskal enpresarekin https://t.co/Xs26rJeIZc

Ekitaldiko kargudunak