Eu

“Erromes bideak” izenburupean, Euskadiko Turismo webguneak Done Jakue bideak eta Ignaziotar Bidea nabarmendu eta biltzen ditu

2017.eko ekainak 01
  • euskaditurismo.eus-eko atal berriaren diseinuak interakzio eredu berritzailea erabili du.
  • Turismo kulturala Euskadira datozten bisitarien arrazoi nagusienetarikoa da.

 

Euskadiko Turismo webgune ofizialak, euskaditurismo.eus, gaurtik atal berria du bere azalean eta “Erromes bideak” izenburupean Done Jakue bi bideak (Kostaldekoa eta Barnealdekoa) eta Ignaziotar Bidea biltzen ditu.

‘Landing’ honekin Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak turismo-produktu hau nabarmendu eta azaleratu nahi du; turismo kulturalari eta naturakoari oso lotua dagoen produktua da eta bertako ekonomia suspertzen laguntzen du, Euskadi ezagutarazten du eta erromesaldi-esperientzirako aukera ematen du. Turismo kulturala bisitariek Euskadira etortzeko duten arrazoi nagusienetakoa da. “Ibiltur Aisia” 2014 txostenaren arabera, turismo kulturala eta ekitaldiak arrazoien %15 dira eta natura- eta abentura-turismoa, %9a.

Atal berriaren diseinu berritzailea azpimarratzekoa da: lehen orrialdearen hasierako begiradan hiru bideak batera agertzen dira. Bigarren orrialdean bakoitzari buruzko informazioa, banan-banan azaltzen da. Orrialde honetan bidearen elementu esanguratsu batekin zerikusia duen ilustrazio bat (Haizearen Orrazia, Kostaldeko Bidean; San Ignazioren basilika, Ignaziotar Bidean eta San Adriango tunelaren sarrera, Barnealdeko Bidean) benetako irudi baten gainean agertzen da. Eta hirugarren orrialdean, klikatzerakoan, argazki-galeria bat, aurkezpen testu bat eta bide osora, informazio guztiarekin, sartzeko botoi bat daude.

Informazioa bost hizkuntzatan dago (euskera, gaztelera, ingelesa, frantseza eta alemana):

  • Done Jakue bidea kostaldetik: Ibilbide hau primitiboenetako bat da, eta bertan, bizikide dira Euskadi itsastarra eta nekazaria, nahiz hirikoa eta landakoa. Lehenengo zatian, Gipuzkoako kostaldea igarotzen da, Bidasoa ibaiaren bokaletik Bizkaiko mugaraino; desnibel handia izatea du ezaugarri.
  • Done Jakue bidea barnealdetik: Ibilbide honi esker, zazpi egunetan soilik, herrialde heterogeneo eta askotarikoa ezagutuko da. Kostaldeko paisaiak, baso hezeak, ortu emankorrak, lehorreko eremuak, lautada amaiezinak, industrializazio handiko udalerriak, landako paisaiak eta itxura ederreko hamaika txoko dira ingurunearen osagai.
  • Ignaziotar Bidea: Bidaia esperientzia bat bizitzeko aukera eskaintzeaz gain, norbera garatzeko eta norbere barrura begiratzeko aukera ere ematen du. Bide osoa 675 km-koa da; Euskaditik egindako bidea, berriz, 150 km-koa.

Hiruretan, bide bakoitza eta etapa bakoitzaren oso informazio zehatza eskaintzen da, mapakin, etapa bakoitzaren ezaugarriekin eta argazkiekin, eta etapa bakoitza deskargatu eta partekatu daiteke.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko