Berriak Lehendakaritza
Eu

Bakerako Hezkuntzaren eta Memoriaren politika publikoen eremuan esperientziak trukatzea proposatu du Lehendakariak Kolonbian

2017.eko ekainak 01
  • Giza Garapen Iraunkorraren euskal eredua eta Euskadin bakea sendotzeko prozesua azaldu ditu Iñigo Urkulluk Javierana Unibertsitatean

Unibertsitateko foro horretan eta jakintzagai desberdinetako akademiko-talde ugari baten aurrean, Euskadiren eta Kolonbiaren arteko lankidetzaren alde agertu da Lehendakaria, bakerako Hezkuntzaren eta Memoriaren politika publikoen eremuan. Horretarako, bi herrialdeetako irakasleen artean ikasgeletan Bakea eta Giza Eskubideak lantzeko moduei buruzko esperientzia eta estrategia zehatzen truke bat errazteko aukera planteatu du Urkulluk, baita Kolonbiako oroimenezko instituzioen eta GOGORA Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Euskal Institutuaren artean ere.

Kolonbiara egindako bidaia ofizialaren bigarren egunean elkarraldi bat izan du Lehendakariak Javeriana Unibertsitateko Errektore Jorge Humberto Peláezekin; eta jarraian hitzaldi bat eta ondorengo solasaldi bat komunitate akademikoarekin.

Euskal Herriko historiatik ibilbide bat egin eta gero, gaur egungo Euskadi aurkeztu du Lehendakariak, ondoko datuotan oinarrituz: euskal BPGaren pisua; gastua I+Gn; Euskadiren jarduera industriala eta esportatzailea; eta lanbide-heziketako mailak eta unibertsitate-prestakuntzakoak, besteren artean.

Oinarri horren gainean, Giza Garapen Iraunkorraren euskal Eredua azaldu du, hiru euskarri dituena: kohesio soziala, sustapen-politika ekonomikoa, eta kaudimenaren bermea. “Gizarte kohesionatu eta orekatu bat da oinarria” –ziurtatu du– eta adibide gisa adierazi du Eusko Jaurlaritzak 30 urtez dirauela Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta Sistema bat mantentzen, ”pertsona guztiei bizitza duina” izatea ahalbidetzen duena.

Bere esku-hartzearen amaieran Euskadin bakea sendotzeko eta bizikidetza berreraikitzeko prozesuan oinarritu da Lehendakaria. Puntu horretan, autokritikaren balioa nabarmendu du Urkulluk eta "erreferentetzat" hartu du Kolonbian egin den irakurketa autokritikoa, euskal ordezkaritzak ezagutzeko aukera izan duena.

Hala, Kolonbiako Bake-prozesuaren babesa adierazi nahi izan du elkarraldian, baita Euskadiren eta Kolonbiaren artean lankidetza-eremuak partekatzeko prest dagoela ere, Euskadiko kasua eta Kolonbiakoa parekatu ezin izanaren premisatik abiatuta betiere, "oso errealitate desberdinak" baitira.

Lehendakariak “mezu motibatzaile” batekin eta “ikuspegi positibo" batekin amaitu nahi izan du bere hitzaldia, eta adierazi du, iraunkortasuna, eskuzabaltasuna eta sormena behar direla "arazo larri bat izan dena etorkizuneko aukera" bihurtzeko.

"Hainbeste denbora irauten duten indarkeriazko prozesuek, Kolonbiakoak edo Euskadikoak adibidez, efektu desegilea sorrarazten dute gizartean. Foro unibertsitario, eta beraz, kritiko honetaz baliatu nahi dut aldaketaren aukeren aurrean motibazioa galtzearen, eszeptizismoaren eta fedegabetasunaren kontra jaikitzeko”, adierazi du.

Javeriana Eliz Unibertsitatea

1623an Jesusen Konpainiak fundatua, Javeriana Unibertsitatea zaharrenetakoa eta ospetsuenetakoa da Kolonbian. 3.500 pertsonak osatzen dute irakasleen kidegoa eta 21.000 pertsonak ikasleria. Bertako ikasgeletatik pertsona gailenak igaro izan dira, esaterako, Errepublikako lehendakari ohiak, Senatuko eta Gobernuko kideak, enpresa-liderrak, komunitate zientifikoaren erreferenteak, artistak eta kazetariak, besteak beste.

Gaur egun, aldebiko akordioak ditu Unibertsitateak sinatuta bai Euskal Unibertsitate Publikoarekin (UPV/EHU) bai Deustuko Unibertsitatearekin.

Beste ekitaldi batzuk

Arratsaldean, Lehendakariak elkarrizketa bat izan du City TVn eta Kolonbiako sozietatearekin elkartu da Manuel Elkin Patarroyo ikerlariaren etxean.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko ekainak 01

    Una gran oportunidad de estrechar lazos basados en la construcción de desarrollo y paz entre Euskadi y Colombia y de aprendizaje conjunto. Un mensaje de esperanza y motivación necesario.

  • @Gob_eus
    2017.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    Expone el modelo de Desarrollo Humano Sostenible y el proceso de consolidación de la paz ➡ https://t.co/YiMCGcagGI https://t.co/3joJiijia3

Ekitaldiko kargudunak