Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

FICOD-ek Open Data Euskadi saritu du duen berrikuntza eta originaltasunagatik

2010.eko azaroak 16

Eusko Jaurlaritza izan zen aurreko apirilean berak dituen datu publikoak Interneteko atari espezifiko batean eskaintzen dituen Espainiako lehenengo administrazioa

Open Data Euskadi proiektua FICOD sarien laugarren edizioan saritua izan da. Sari hauek Eduki Digitalen Nazioarteko Foroari lotuta daude. Hain zuzen ere, Herritarrentzako Zerbitzuen Proiekturik Onena izeneko kategorian izan da saritua. Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizarterako Estatu idazkari Bernardo Lorenzo Almendros jaunak saria eman dio Funtzio Publikoko sailburuordea den Elena Pérez Barredo andreari gaur arratsaldean Madrilgo Juan Carlos I Kongresuetako Udal Jauregian egin den ekitaldian.

Horrela, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak Eusko Jaurlaritza eta datu publikoak zabaltzeko eta berrerabiltzeko beronen zerbitzua nabarmendu egiten ditu eduki digitalen alorreko erakunde eta ekimen berritzailenen eta originalenen artean. Hain justu ere, Herritarrentzako Zerbitzuen Proiekturik Onena izeneko kategoriak edukiak sortzeko baita hezkuntza, osasuna, sustapen turistikoa, nagusiei laguntza eta antzeko alorretako zerbitzu publikoak hobetzeko ere eduki digitalak era berritzailean erabiltzen dituzten proiektuak aukeratzen ditu.

Eduki Digitalen Nazioarteko Foroa Informazioaren Gizartea garatzeko eta Europarekiko konbergentziarako Avanza2 Planaren barruan kokatzen da. Edukien industria osoko zuzendari eta profesionalak biltzen ditu baita gobernu eta herri administrazioetako zein alorreko erakunde eta elkarte esanguratsuenetako ordezkariak ere.

Eusko Jaurlaritza izan zen aurreko apirilean berak dituen datu publikoak Interneteko atari espezifiko batean eskaintzen dituen Espainiako lehenengo administrazioa. Horrela, Sektore Publikoaren Informazioa Berrerabiltzeari buruzko 37/2007 Legea bete du (2003/98/EE Zuzentarauari gainjartzen zaio lege hori) eta Gobernu Irekiaren ereduranzko joera gauzatu du.

Open Data Euskadi zerbitzua Justizia eta Herri Administrazio Sailaren mendeko Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzuak darama eta Eusko Jaurlaritzaren datu publikoak eskuratzeko http://opendata.euskadi.net atarian gauzatzen da. Sektore infomediarioaren parte-hartzea izan duen sail arteko proiektu baten erakusleihoa da; Jaurlaritzak sustatzen dituen gardentasun, parte-hartze, zerbitzu eta eraginkortasunaren balioak agerian uzten ditu, eta erregistro publikoetarako sarbidea izateko eskubidea eta datu pertsonalen babesa uztartzen.

Open Data Euskadik, pribatutasun-, segurtasun- eta jabetza-murrizketarik gabeko datu publikoak erabiliz ezagutu eta eraikitzeko gonbitea egiten du. Informazioa behin eta berriz erabili daitezkeen formatuetan eskaintzen du, jabetza-lizentzia irekien pean. Lizentzia horiek aukera ematen dute datuak helburu komertzialekin banatu eta ustiatzeko. Irekieraren helburuak, balioa eta aberastasuna sortzea (hirugarrenen berrerabileraren bidez), gardentasuna sustatzea (kudeaketa publikoa aztertu eta ebaluatzeko balio baitu) eta administrazioen lankidetza erraztea dira.

Datu-katalogoa zazpi kategoriatan egituratu da: datu estatistikoak, geografikoak, meteorologia-datuak, turistikoak, hizkuntzakoak, trafikokoak eta laguntzak, kontratazioak eta beste administrazio-prozedura batzuk. http://opendata.euskadi.net atariak hainbat motatako edukiak biltzen ditu: EAEko argazkiak, estazio meteorologikoetan bildutako informazioa, balio erantsi industrialaren bilakaera eta Euskadiko upategi eta ostalaritzako lokalen zerrenda.

12 iruzkin
  • @jicriado
    2010.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @diepando: Distinción a Open Data Euskadi como mejor proyecto de servicios al ciudadano, http://bit.ly/9ox03L

  • @oliviaventura
    2010.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    enhorabuena!:) RT @Maripuchi: FICOD premia a Open Data Euskadi por su innovación y su originalidad > http://bit.ly/cV114q #opendataeuskadi

  • @svetef
    2010.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    Felicidades! Premio para OpenData Euskadi en #FICOD, http://bit.ly/9ox03L

  • @iolzza
    2010.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @sebasmuriel: RT @Irekia: RT @Irekia_News: FICOD premia a Open Data Euskadi por su innovación y su originalidad. http://bit.ly/cV114q

  • @todostartups
    2010.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @sebasmuriel: RT @Irekia: RT @Irekia_News: FICOD premia a Open Data Euskadi por su innovación y su originalidad. http://bit.ly/cV114q

  • @vllona
    2010.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Maripuchi: FICOD premia a Open Data Euskadi por su innovación y su originalidad >> http://bit.ly/cV114q #opendataeuskadi #fb

  • @vllona
    2010.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @sebasmuriel: RT @Irekia: RT @Irekia_News: FICOD premia a Open Data Euskadi por su innovación y su originalidad. http://bit.ly/cV114q

  • @programania
    2010.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    Destacando: FICOD premia a Open Data Euskadi por su innovación y su originalidad: El Gobierno Vasco se convirtió el... http://kcy.me/x7m

  • @rutenca
    2010.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Maripuchi: FICOD premia a Open Data Euskadi por su innovación y su originalidad >> http://bit.ly/cV114q #opendataeuskadi #fb

  • @Mernissi
    2010.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    Enhorabuena!RT @Maripuchi: FICOD premia a Open Data Euskadi por su innovación y su originalidad >> http://bit.ly/cV114q #opendataeuskadi #fb

  • @alberto_vitoria
    2010.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: FICOD premia a Open Data Euskadi por su innovación y su originalidad. http://bit.ly/cV114q

  • 2010.eko azaroak 16

    Zorionak al Gobierno por este reconocimiento. Tengo que manifestar mi contrariedad, porque por un lado Irekia y el Open Government puesto en práctica reciben premios y luego asociaciones como Transparencia Internacional dan una nota bastante regular al Gobierno en materia de transparencia, como he dejado comentado en la sección de propuestas. Ojalá esto sirva para mejorar nuestro Gobierno, y de nuevo felicidades.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko