Berriak Lehendakaritza
Eu

Kolonbiako Lehendakariorde Óscar Naranjorekin bildu da Lehendakaria

2017.eko maiatzak 31

Iñigo Urkullu Lehendakariak bilera bat izan du gaur Kolonbiako Lehendakariorde Óscar Naranjorekin. Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza batek herrialde horretara egindako bidaia ofizialaren bigarren etapari eman dio hasiera elkarraldi horrek. Kolonbiak bizitako bake-prozesuaren garapenean bete duen zereginagatik nabarmentzen da Naranjo. Izan ere, Kolonbiako Errepublikaren Gobernuko negoziatzaile guztiahalduna izan zen FARCekin izandako bake-negoziazioetan, Bakearen aldeko Goi Komisario Sergio Jaramillorekin batera, zeinarekin bihar bilduko baiten Lehendakaria Bogotan.

Ordubeteko topaketaren ondoren, Lehendakariak adierazi du Euskadiren eta Kolonbiaren arteko lankidetza-eremuan bilera “erabat probetxuzkoa” izan dela.Lehendakariak Kolonbiako Gobernua animatu du bake-prozesuaren ahaleginean aurrera jarraitzeko, eta, eremu horretan, gaur bertan Kolonbiako Hezkuntza ministroarekin, Yaneth Giharekin, egingo duen bileran zehaztuko duen lankidetza-proposamenaren berri eman dio.Bi agintariek nabarmendu dituzte euskal eta kolonbiar errealitatearen arteko aldeak, baina adierazi dute hainbat arlotan bat datozela, besteak beste, gatazka ondoko etapan; biek erakutsi dute lankidetzan jarduteko gogoa.Hori horrela, Lehendakariak esan du Kolonbiako Gobernuak interesa erakutsi duela gobernuak gai honen inguruan dituen jardun-ardatzen gainean, biktimak bere politiken ekintzaren erdigune dituelako, eta indarkeriaren amaiera ordenatuaren kontzeptuaren gainean.

Urkulluk, halaber, presidenteordeari esan dio Kolonbia Euskadirentzat lehentasunezko herrialdea dela industria- eta ekonomia-arloan.Aldi berean, Naranjo presidenteordeak Lehendakariari zuzeneko zenbait lankidetza-eremu izan daitezkeenak jakinarazi dizkio.Lehendakariak azaldu duenez, presidenteordeak euskal enpresariek Kolonbian duten garrantzia eta euskal industria-kulturak suspertze ekonomikorako eta lehiakortasuna areagotzeko duen garrantzia adierazi dio. 

Bileran, presidenteordeak industria-nekazaritzaren ekintzailetza eta familia-nekazaritza bateragarri egiteko beharra aipatu du.Beraz, bere ustez euskal lankidetza-ereduaren esperientzia oso probetxuzkoa izan daiteke; hori dela eta, Lehendakariak horretan lanean diharduten hainbat euskal erakunderen jakintza eskaini du.  Presidenteordeak lankidetzan jarduteko beste eremu bat hezkuntza izan daitekeela esan du, bereziki landa-eremuetan hezkuntzara eta kulturara sarbidea emateko.

Era berean, Naranjok interesa erakutsi du gizarte-bizikidetzako euskal ereduaren inguruan, batez ere zati handi batean terrorismoaren aurkako borrokara bideratutako polizia-sistema baten eraldaketari dagokionez, bizikidetza normalizaturako beharra oinarri duen beste polizia-eredu baten eraldaketari dagokionez. 

Azkenik adierazi du gatazka ondokoak aukera ekonomiko berriak irekitzen dituela, Kolonbiak orain arte gerrillaren esku izan diren herrialdearen hedadura handiak garatzeko duen beharra aintzat hartuta.

BILERA HEZKUNTZA MINISTROAREKIN

Hezkuntza ministroarekin eginiko bileran, Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren Bakeari eta Bizikidetzari buruzko Lankidetza Esparru Proposamena aurkeztu dio; esparru-proposamenak hainbat elementu ditu, besteak beste, biktimen lekukotzak antolatzea ikasgeletan, balioetan oinarrituta hezteko prestatzaile euskaldunek eta kolonbiarrek elkarrekin lan egitea, prestatzaileek bisitak egiteko trukeak egitea esperientziak edo ekimenak nazioartekotzeko –Memoria Plaza, besteak beste–.

Ministroak interes handia erakutsi du eskaintza horrekin aurrera egiteko eta, gainera, Santos presidenteak ikasgeletan legatua uzteko interesa duela esan du, hain zuzen ere, Bizikidetzarako Hezkuntza Programa. Bi aldeek adostu dute bi gobernuen artean akordio bat ixtea eduki horiekin, urteko bigarren hiruhilekoan.

Lehendakariaren goizeko agenda ixteko, bilera izan du Kolonbiako presidente ohiarekin, Ernesto Samperrekin. Kolonbiako presidente ohiak gogora ekarri ditu Euskadik eta Kolonbiak dituzten lotura hertsiak eta, aldi berean, enpresa txiki eta ertainen inguruan, euskal esperientziaz ikasteko interesa erakutsi du. 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko maiatzak 31

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu bilera bat izan du gaur Kolonbiako Lehendakariorde Óscar Naranjorekin ➡ https://t.co/VyadoWr7kihttps://t.co/CiavA5uBSL

  • @Gob_eus
    2017.eko maiatzak 31

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu se reúne con el vicepresidente de Colombia, Óscar Naranjo ➡ https://t.co/GJPVHsosNT #LehendakariColombia https://t.co/f5JA81JOct

Ekitaldiko kargudunak