Eu

Retortillo: “Hondartzari edo surfari buruzko informazioaz gain, seinaleztapenak baliabide turistikoen balioa azpimarratzen laguntzen du”

2017.eko maiatzak 31

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko sailburuak, hondartzen seinaleztapena aurkeztu du gaur arratsaldean denboraldiaren hasierarekin batera, Zurriolako hondartzan paneletako bat ipinita. Halaber, ekitaldian Ernesto Gasco Donostiako Udaleko lehen alkateordea eta Ekonomia Bultzatzeko, Enpleguko, Turismoko, Merkataritzako eta Ostalaritzako zinegotzi ordezkariak hartu du parte.

Zurriolakoa Turismo Sailak 15 hondartzatan jarriko dituen paneletariko bat da. Dagoeneko Arena, Getxo, Mundaka, Plentzia, Bakio, Deba, Getaria, Karraspio, Zumaia eta Zurriolako hondartzetan badaude jarrita. Panelek hondartzen funtsezko ezaugarriak, morfologia, olatuak, korronteak, segurtasun-gomendioak edo surf-kodea azaltzen dituzte.

“Gaur aurkezten dugun bezalako kartelek gure hondartzak eta beren ingurunea ezagutarazten lagunduko dute, baina horrez gain, Euskadiri seinaleztapena argia, bateratua, egituratua eta adostua emateko helburuaren barruan kokatu behar ditugu. Ekimen horrek turistak informatzeaz gain, eskaintza turistikoa irudi homogeneoa izanda erakusten du” azaldu du Retortillok.

Panel horiek ingurunearen planen eta baliabideen neurrira  egindako informazio interesgarria eskaintzen diete bisitariei. Sailburuak esan duen moduan, “ esan dezakegu bisitatzen gaituen turismoaren erdiak kostaldeko helmuga izanda egiten duela. Hain zuzen ere, hori aukeratzen dutenek haien jarduerarik gogokoen artean, udalerrietan bizimodua egitea, hirietatik eta herrietatik kalez kale ibiltzea eta gastronomiari lotutako jarduerak egitea dago”.

 Hori guztia dela eta, sailburuaren hitzetan, “planak eta esperientziak aldi berean egiteko gaitasuna daukagu;  horrela, bisitariak hondartzara joko du surf egitea arrazoi nagusia izanda edo gure hondartzetara joango da beste hainbat jardueraz gozatzera.”

“Euskal kostaldeak, bere berezitasunean, Donostiako turismoarentzat duen garrantzia” nabarmendu du Lehen Alkateorde eta Turismoko zinegotzi ordezkari Ernesto Gascok. Gure hondartzak hiriaren kalitatearen eta Donostiak eskaintzen dituen zerbitzu eta aukeren erakusle garbiak dira. Ondorioz -gaineratu du Ernesto Gascok- begi onez ikusten dugu Eusko Jaurlaritzak Donostiako hiri-hondartzen berezitasuna balioan jarri izana, gaur hona bertaratuz, bai eta hiriak atsedenerako, aisiarako, bainurako eta surfa bezalako nazioarteko kirol-jarduerez gozatzeko eskaintzen dituen aukerak ere. “Donostia kalitateko jomuga dela eta bizi-kalitatea lehenesten duela berrestera baitator".

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ernesto Gasco, Teniente de Alcalde y concejal de desarrollo económico, comecio, turismo y hostelería del Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián