Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Azuay probintziako Prefektuarekin bildu da

2010.eko azaroak 16


Ekuadorreko probintzia horretan teknologia zentro bat sortzea bultzatuko dute bi gobernuek. Tecnaliak hartuko du parte teknologia zentro horretan.


Lehendakariak Paul Carrasco Ekuadorreko Azuay probintziako gobernuaren prefektua hartu du gaur eguerdian Lehendakaritzan. Paul Carrasco Euskadi bisitatzen ari da, Eusko Jaurlaritzak gonbidatuta.

Bilera horretan bi agintariek adierazpen instituzional bat izenpetu dute, bi gobernuok Azuay probintzian teknologia zentro bat eraikitzearen alde daudela jakinarazteko. Tecnaliak hartuko du parte zentro hori abiarazten.

Eusko Jaurlaritzak, halaber, euskal unibertsitate publikoaren eta Ekuadorreko probintzia horretako unibertsitateen arteko lankidetza eta trukea bultzatuko du eta konpromisoa hartu du bi eskualdeek hobeto ezagutu dezaten elkar eta Azuayko gobernuari Euskadiren autonomiaren erakundeen irismena adierazteko.

Euskadik eta Azuay probintziak Eskualdeen Elkarteen Mundu Foroan parte hartzen dute; Foro hori 2007an sortuz zen NBEk munduko eskualdeek globalizazioan duten zeregina aintzat hartzea du helburu nagusia.

 

 

6 iruzkin
  • @azuayprefectura
    2010.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @P_VALLEJO: Prefectura del Azuay firma declaración para crear un centro tecnológico en la provincia del Azuay con el Gobierno Vasco http://bit.ly/cTvA5i

  • @P_VALLEJO
    2010.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    Prefecto del Azuay firma declaración para crear un centro tecnológico en la provincia del Azuay con el Gobierno Vasco http://bit.ly/cTvA5i

  • @P_VALLEJO
    2010.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    Prefectura del Azuay y Gobierno Vasco, firman declaración para crear un centro tecnológico en la provincia del Azuay http://bit.ly/cTvA5i

  • @P_VALLEJO
    2010.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    Prefectura del Azuay y Govierno Vasco, firman declaración para crear un centro tecnológico en la provincia del Azuay http://bit.ly/cTvA5i

  • @P_VALLEJO
    2010.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco y Prefectura del Azuay, firmaron declaración para crear un centro tecnológico en la provincia del Azuay http://bit.ly/cTvA5i

  • 2010.eko azaroak 16

    Enhorabuena a la dirección de Acción Exterior por la labor que está realizando, enfocada al desarrollo de la economía vasca y a una relación verdadera y no dogmática en pro de la unión de Euskadi con otras regiones del mundo. Ojalá, como ha hecho este gobernador ecuatoriano, pueda venir pronto el gobernador de Jiangsu, tras la invitación cursada al lehendakari.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari