Eu

Josu Erkorekak Eudelen Batzar Nagusia inauguratu du hiru lurraldeetako udalen ordezkari hautetsien aurrean

2017.eko ekainak 01

Bere hitzaldian, Euskadiko Tokiko Erakundeen Legeaz eta tokiko gobernuek Europako etorkizunean duten paper garrantzitsuaz mintzatu da.

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak, gaur goizean, EUDELen Batzar Nagusian parte hartu du. Euskadiko Udalen Elkarteak urtean duen hitzordurik garrantzitsuena da Batzar Nagusia, eta hiru lurraldeetako udalen ordezkari hautetsiak batu dira bertan.

EUDELen Presidente Imanol Landak zuzendu duen ekitaldia Getxoko itsas bidaien terminal berrian  izan da, eta bertan egon dira, halaber, Erakunde Harremanetarako Sailburuorde Peru Bazako, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendari Elixabete Etxanobe, eta Europako Gaietarako zuzendari Mikel Anton.

Bere hitzaldian, Josu Erkoreka Euskadiko Tokiko Erakundeen Legeaz eta tokiko gobernuek Europako etorkizunean duten paper garrantzitsuaz mintzatu da, aurtengo topaketaren ardatz nagusia.

Horrez gain, Europako Kontseiluaren Tokiko eta Eskualdeetako Botereen Kongresuko presidente Gudrun Mosler-Törnströmek, Euskadira egin duen beren lehen erakunde-bisitan, ekitaldiari amaiera eman dio, gaur egungo Europar Batasunean,  deszentralizazioari, tokiko autonomiari eta gobernantza publiko onari buruz duen ikuspegia azalduz.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak