Eu

Eusko Jaurlaritzak 2,3 milio euro erabiliko ditu landa guneetan ekonomia dibertsifikatzeko eta enplegua sortzeko (Gobernu Bilera 2017-05-30)

2017.eko maiatzak 30

Helburua da landa inguruneko bizi kalitatean, enpleguaren sustapenean eta euskal lehen sektorearen garapen sozio ekonomikoan aurrera egitea

Eusko Jaurlaritzaren azken kontseilu bileran, “Landa guneen Definizio Teknikoa" izeneko azterlanaren arabera G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa guneetako garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzen deialdia onartu da, 2017rako.   Diru laguntza ez-itzulgarriak direnez, helburua da erakunde pribatuei nekazaritzakoak ez diren jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsioak egiten laguntzea, landa guneetan enpleguari eusteko edo enplegua areagotzeko. 

Guztira 2,3 milioi euro erabiliko dira laguntzetarako, eta diru hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuetatik etorriko da. Kopuru osotik ia bi milioi enpresak ezartzeko eta garatzeko erabiliko dira, eta gainerakoa enplegua sortzeko.

Diruz lagundu daitezkeen laguntza bideak eta jarduketak 

Hauek izango dira laguntzaren xede: 

  • Nekazaritzaren sektorearekin zerikusia izan ez baina sektorea dibertsifikatzen duten jarduerak.
  • Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak sortzea eta garatzea, eta autonomo gisa alta emandako pertsona fisikoek garatutako proiektuak, betiere inbertsioak nekazaritzako elikagaien produkziorako, eraldaketarako eta salmentarako badira.
  • Enplegua soil-soilik sortzea. Laguntza hauen onuradunak izan daitezke mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak, betiere nekazaritzakoak ez badira eta landa guneetan kokatzen badira. Era berean, laguntzen onuradunak izan daitezke langabezian dauden eta enpresa izaera hartuko duten pertsona fisikoak, baldin eta nekazaritzakoa ez den proiektua bati ekiten badiote eta proiektu horrek enplegua ematen badio.

Lerro horien barruan, hauek dira diruz lagundu daitezkeen jarduketak: 

  • Lehen sektorekoa ez den industri jarduerarekin zerikusia duten proiektuak. Turismoarekin zerikusia duten proiektuak
  • Zerbitzuen ezarpenarekin eta eskaintzarekin zerikusia duten proiektuak:
  • Artisautzaren eta artisau jardueren garapenerako proiektuak.
  • IKTekin eta merkataritza elektronikoarekin zerikusia duten proiektuak.
  • Inoiz enplegurik eduki ez duten pertsonak edo lehen zutena galdu dutenak besteren konturako langile kontratatzea.
  • Langile autonomoak instalatzea edo ekonomia sozialaren erregimen juridikoko enpresak sartzea bultzatuko duten jarduera independenteak sortzea.

Laguntza eskaerak landa garapenaren alorrean eskumena duen zuzendaritzaren titularrari zuzenduko zaizkio, eta Ekonomniaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailaren bulegoetan aurkeztuko dira zuzenean edo Administrazio Prozeduraren Legean aurreikusitako edozein tokitan. Eskaerak egiteko epea hilabete batekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita.

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @estiherlavina
    2017.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: GV destina 2,3 M€ a ayudas para la diversificación económica y la creación de empleo en zonas rurales https://t.co/XpNNCeY5ie

  • @estiherlavina
    2017.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: 2,3 M€ onartu ditugu landa guneetan ekonomia dibertsifikatzeko eta enplegua sortzeko https://t.co/XpNNCeY5ie https://t.co/ZCmX

  • @mbarriola1
    2017.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: GV destina 2,3 M€ a ayudas para la diversificación económica y la creación de empleo en zonas rurales https://t.co/XpNNCeY5ie

  • @BittorOroz
    2017.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: 2,3 M€ onartu ditugu landa guneetan ekonomia dibertsifikatzeko eta enplegua sortzeko https://t.co/XpNNCeY5ie https://t.co/ZCmX

  • @BittorOroz
    2017.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: GV destina 2,3 M€ a ayudas para la diversificación económica y la creación de empleo en zonas rurales https://t.co/XpNNCeY5ie

  • @AnanakoKuadrila
    2017.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco destina 2,3 M a la diversificación económica y la creación de empleo en zonas rurales https://t.co/x9S8bdMCID #Rural

  • @arantxa_tapia
    2017.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: GV destina 2,3 M€ a ayudas para la diversificación económica y la creación de empleo en zonas rurales https://t.co/XpNNCeY5ie

  • @deiEJGV
    2017.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: GV destina 2,3 M€ a ayudas para la diversificación económica y la creación de empleo en zonas rurales https://t.co/XpNNCeY5ie

  • @deiEJGV
    2017.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    2,3 M€ onartu ditugu landa guneetan ekonomia dibertsifikatzeko eta enplegua sortzeko https://t.co/XpNNCeY5ie https://t.co/ZCmXyQMBVB

Komunikabideek behera kargatzeko