Eu

Funtzio publikoan ordezkaritza duten sindikatuek 432.000€ jasoko dute aurten euren jarduera sindikala finantzatzeko (Gobernu Bilera 2017-05-30)

2017.eko maiatzak 30

Zenbateko horrekin, Jaurlaritzak EAEko herri-administrazioko negoziazio-mahaian presentzia duten sindikatuen funtzionamendu-gastuak finantzatuko ditu

Gobernu Kontseiluak 432.000 €-ko diru-laguntza zuzena onartu du, EAEko funtzio publikoan ordezkaritza duten sindikatuek beren negoziazio-jarduera gauzatu ahal izan dezaten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorrean eta mahai sektorialetan. Zenbateko horri esker, esku hartzen duten organoetan partaidetza sindikala finantzatu ahal izango dute, baita sindikatu batzuen lokal edota bitarteko materialen gabezia arindu ere.

Diru-laguntza honela banatuko da: 

ELA

156.474,04 €

LAB

97.419,34 €

CC.OO

72.428,26 €

UGT

38.882,91 €

SATSE

25.750,58 €

SME

12.879,65 €

STEE-EILAS

14.400,68 €

ERNE

6.240,67 €

ESAN

1.985,67 €

SIPE

1.985,67 €

HITZA

3.552,53 €

Lan Harremanen Zuzendaritza arduratuko da sindikatuen laguntza hauek kudeatzeaz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko