Eu

Euskadin irakasten den Lanbide Heziketa arautzen duen legearen erreformaren alde agertu da Eusko Jaurlaritza (Gobernu Bilera 2017-05-30)

2017.eko maiatzak 30

Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeek elkarrekin aurkeztu duten eta LHren euskal legearen zenbait erreforma aurreikusten dituen Lege Proposamenaren aldeko irizpidea eman du

Eusko Jaurlaritzak, halaber, kontrako irizpidea eman du EH-Bilduren ekimen baten kasuan, indarreko araudiak ezartzen duenarekin kontraesanean dagoelako, aukera juridiko bideragarririk aurkeztu gabe

Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos eta Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldeek,  “Euskal Herriko lanbide-heziketaren” legea erreformatzeko, aurkeztu duten Lege Proposamen baten aldeko irizpidea eman du, gaur, Gobernu Kontseiluak. Horrez gain, kontrako irizpidea eman du EH-Bilduren ekimen baten aurrean.

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, EAJ-PNVren eta PSEren proposamena “estrategikoa da Euskadirentzat”, baina ohartarazi duenez, EH-Bilduren ekimenak “ez du segurtasun juridikorik” eta “kontraesanean dago Euskadiko eta Estatuko oinarrizko zenbait legek ezartzen dutenarekin”.

EAJ-PNV ETA PSE

Euskal talde nazionalistak eta sozialistak batera egindako Lege Proposamenari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren iritziz proposamen “fidagarria” da eta “zehaztasun juridikoa” du, zeren eta:

-Prestakuntza, berrikuntza eta ekintzailetza konbinatzen dituen eredu bat ezartzen du, ikasten duten pertsonen prestakuntza-maila goratzea ahalbidetuko duena. Eredu aurreratuago bat, ingurune konplexuagoetan moldatzea ahalbidetuko duena.

-LH Duala bultzatzen du eta Lanbide Kualifikazioen eta Espezializazioen Esparrua garatzen du, zeinarekin berehalako erantzuna eman ahal izango zaien pertsonen enplegagarritasun-premiei eta euskal enpresen lehiakortasun-premiei. Hala, Sare Nodo Espezializatuak eratzea proposatzen du, LHko ikastetxeen lankidetzazko lana bultzatzen dutena eta ingurune zehatzei erantzuna ematen dietena.

-Eusko Jaurlaritzaren sail desberdinen koordinazioa eta lankidetza indartzen ditu, loturaren bat dutenena lanbide-heziketarekin, “Koordinazio Organo Goren” baten bitartez. Gainera, “Lanbide Heziketaren Sistema Integratuaren Zuzendaritza Organo” bat sortzea proposatzen du, lanbide-heziketa sistemaren koherentzia bermatuko duena.

-Euskal lanbide-heziketaren internazionalizazioa sustatzen du, baita atzerriko hizkuntzen bultzada ere, prestakuntza eleanitza sustatuz.

-Eredu elebidun bat ezartzen du, bigarren hezkuntzan ezarritako hizkuntza-tratamenduaren jarraitasuna bermatzen duena.

-Sistema osoaren ebaluazio-eredu bat ezartzen du.

EH-BILDU

Aldiz, EH-BILDUk erregistratutako Lege Proposamenak ez du behar den segurtasun juridikorik, Euskadiko eta Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanean egoteaz gain, ez baitu aurkezten aukera juridiko bideragarririk.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FPeuskadi
    2017.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco es favorable a la reforma de la legislación que regula la Formación Profesional que se imparte... https://t.co/guNMULjmW4

Komunikabideek behera kargatzeko