Eu

Arriola sailburuak LAG Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen ildo estrategikoak aurkeztu dizkie erkidego mugakideei eta Akitaniari

2017.eko maiatzak 29

Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburua Kantabria, Gaztela eta Leon, Errioxa, Nafarroa autonomia erkidego eta Akitania eskualdeko ordezkariekin egindako bilkura bateko burua izan da eta, bertan, Euskadiko Lurralde Antolamenduko Gidalerroen ildo estrategikoak aurkeztu dira, eta gai horri buruzko alderdi komunak aztertu dituzte. Izan ere, lurraldean muga fisikoa ez da ulertzen, eta elkarren arteko gizarte zein ekonomia harremanek bere horretan jarraitzen dute. 

Eusko Jaurlaritzatik, Iñaki Arriola sailburua ez ezik, bilkurara bertaratu dira Arantza Leturiondo Lurralde Plangintza sailburuordea, Ignacio de la Puerta Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze zuzendaria eta Jesus Maria Erquicia Lurralde Plangintza zerbitzu burua. Autonomia erkidegoetatik eta Akitaniatik, bertaratu dira Eva García eta Carmen Ursua, Nafarroako Gobernuko Ingurumen eta Lurralde Antolamendu zuzendari nagusia eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzu zuzendaria, José Manuel Lombera Kantabriako Gobernuko Lurralde Antolamendu eta Hiri Ingurumeneko Ebaluazio zuzendari nagusia, María del Rosario Martín eta Francisco Pablos Burgosko Lurralde Ordezkaritzako Sustapeneko Lurralde Zerbitzuko burua eta Gaztelako Juntako Etxebizitza, Arkitektura eta Hirigintzako Hirigintza Zerbitzu burua, Yolanda Tamayo Errioxako Gobernuko Hirigintza eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiko Hirigintza Zerbitzu burua, eta Marc Trinqué Pirinio Atlantikoetako Lurralde Politika zuzendaria.

Hizpidea jarritako gaien artean izan ziren mugikortasuna, ingurune fisikoa eta ekosistemak, baita plataforma logistikoen eta ekonomia zein produkzio jardueraren inguruko gaiak, lankidetza eszenategi berriak sortzeko helburuaz. Bada, Eusko Jaurlaritzak erkidegoetako bakoitzari proposatu dio komunean dituzten gaiak lantzen dituzten agiriak elkarrekin ontzea.

Gaurko hitzordua bilkura sorta bateko azkena da; horietan, EAEko hainbat taldek, gizarte-eragilek eta erakunde publikok parte hartu dute, eta artean ontze bidean diren Euskadiko LAGen aurrerapenaren gai-eduki nagusiak aurkeztu dira. Topaketa horiek guztiak bat datoz Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren ondorengo gogoarekin: hurrengo urteetan, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde plangintza zuzenduko duen agiria aberastuko duten ekarpenak eta askotariko ikuspuntuak gehitzen jarraitzea.   

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    Arriola sailburuak LAG_Euskadi_2017-en ildo estrategikoak aurkeztu zizkien atzo erkidego mugakideei eta Akitaniari ➡ https://t.co/lv9OR5qelE

Ekitaldiko kargudunak