Berriak Hezkuntza
Eu

Tknika Unescoren Unevoc sareko kide ofizial bihurtu da

2017.eko maiatzak 29
  • Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskadiko Zentroa da Estatuan aitorpen hau jaso duen zentro bakarra
  • UNEVOC Unescoren Hezkuntza eta Prestakuntza Tekniko eta Profesionalerako Zentroak, lan mundurako prestakuntza sustatzea du helburu

TKNIKA - Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskadiko Zentroak, UNESCOren UNEVOC Nazioarteko Zentroaren zuzendariaren, Shyamal Majumdar doktorearen bisita izan du gaur. Bisitaren helburua izan da ofizialki egiaztatzea TKNIKA UNEVOC sareko kide izango dela hemendik aurrera. Estatu osoan aitorpen hori duen zentro bakarra izango da, beraz, TKNIKA.

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak koordinatuta egin den errekonozimendu-ekitaldian parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako ordezkariek, SPRIren nazioarteko arduradunek, CONFEBASK eta OSKESTRAren ordezkariek, Lanbide Heziketako ikastetxe-sareen ordezkariek eta beste organizazio batzuetako nazioartekotzearen arduradunek.

Amaierako lan-mahaian, Euskadin UNEVOC zentro bat izateak zabaltzen dituen aukeren berri eman die Majumdar doktoreak bertaratuei.  Orain arte TKNIKA Europa mailako erreferentziako zentroa izan da, eta hemendik aurrera Hezkuntza eta Prestakuntza Tekniko eta Profesionalaren arloko mundu osoko eragile gailenekin partekatuko ditu esperientziak.

UNEVOC- Hezkuntza eta Prestakuntza Tekniko eta Profesionalerako Nazioarteko Zentroa

UNEVOC sarea Hezkuntza eta Prestakuntza Tekniko eta Profesionalerako (EFTP)  plataforma global espezifikoa da Unescoren baitan, eta Hegoaldeko herrien arteko eta Iparraldeko eta Hegoaldeko herrien arteko lankidetza sendotzea du helburu, beti ere lan mundurako ikaskuntzari dagokion arloan. UNEVOC sarea osatzen dute EFTPko erakundeen barruan diharduten UNEVOC zentro indibidualek, eta EFTPko nazioarteko eta eskualdeetako lankidetza-eskaintza koordinatzen dute.

Sareari esker, UNEVOC zentro indibidualek EFTPren edozein alderdiri buruzko ezagutzak eta esperientziak parteka ditzakete elkarrekin, esperientzia nazionalak truka ditzakete eta guztientzat garrantzizkoak diren gaiak eztabaida ditzakete, eurek edo UNESCO-UNEVOC Nazioarteko Zentroak antolatutako bilera errealen esparruan.

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @belazat
    2017.eko maiatzak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Tknika es reconocido como miembro de la red UNEVOC de la Unesco https://t.co/MWdxpT4rN0

  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2017.eko maiatzak 30

    Desde Madrid, un aplauso por todas estas iniciativas que hacen del País Vasco una referencia para la Formación Profesional

  • @ingegoros
    2017.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @LuisSaratxaga: Tknika es reconocido como miembro de la red UNEVOC de la Unesco https://t.co/hTG8BeE40K

  • @fgcoca
    2017.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @LuisSaratxaga: Tknika es reconocido como miembro de la red UNEVOC de la Unesco https://t.co/hTG8BeE40K

  • @Luisdsma
    2017.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Tknika es reconocido como miembro de la red UNEVOC de la Unesco https://t.co/MWdxpT4rN0

  • @digilizar
    2017.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @LuisSaratxaga: Tknika es reconocido como miembro de la red UNEVOC de la Unesco https://t.co/hTG8BeE40K

  • @fbermejonavarro
    2017.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @LuisSaratxaga: Tknika es reconocido como miembro de la red UNEVOC de la Unesco https://t.co/hTG8BeE40K

  • @FPeuskadi
    2017.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    Tknika es reconocido como miembro de la red UNEVOC de la Unesco https://t.co/MWdxpT4rN0

  • @LuisSaratxaga
    2017.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    Tknika es reconocido como miembro de la red UNEVOC de la Unesco https://t.co/hTG8BeE40K

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Shyamal Majumdar, director del centro Unesco-UNEVOC