Eu

Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailak autonomia-erkidegoan dauden familia ugariei dagozkien datu estatistikoak gaitu ditu euskadi.eus web-orrian

2017.eko maiatzak 29

Vitoria-Gasteiz, 2017/05/29

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak Eusko Jaurlaritzaren web-orri instituzionalean: euskadi.eus Euskal Autonomia Erkidegoan dauden familia ugariei dagozkien datu estatistikoak argitaratu ditu.

Esteka honetan klikatuta: http://www.euskadi.eus/informacion/estadisticas-de-familias-numerosas/web01-a2famil/es/ edozein pertsonak kontsulta ditzake Eusko Jaurlaritzak familia ugariei buruz dituen datu estatistikoak.

Atal digital honetan argitaratutako datuak urteen arabera daude banakatuta eta, urte bakoitzaren barruan, hiruhilekoko denbora-aldiak kontuan hartuta. Era berean, hiruhileko bakoitzari dagozkion datuak banakatuta ematen dira, Lurralde Historikoen arabera, eta horietako bakoitzean datu hauek bereizten dira:

Familia ugarien kopurua horiek sailkatzen diren kategoriaren arabera. Hauek izan daitezke: orokorra edo berezia.

Mota horretako familia kopurua udalerrien arabera kontsultatzeko aukera ere izango da.

Familia Ugariak

Familia Ugariak Babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen arabera (Gizarte Segurantzaren arloko neurriei buruzko abenduaren 4ko 40/2007 Legearen- 291) , honako kide hauek dituztenak dira familia ugariak:

  • Hiru seme-alaba edo gehiago ditu(zt)en aurreko ahaide bat edo bi, komunak izan edo ez.
  • Bi seme-alaba, komunak izan ala ez, ditu(zt)en aurreko ahaide bat edo bi, semealabetako bat gutxienez minusbaliatua bada edo lanerako ezindua baldin badago.
  • Bi seme-alaba, komunak izan ala ez dituzten bi aurreko ahaide, biak minusbaliatuak badira, edo gutxienez, haietako batek %65eko edo gehiagoko minusbaliotasun gradua baldin badu, edo lanerako ezinduak baldin badaude.
  • Aita edo ama banatuak edo dibortziatuak, hiru seme-alaba edo gehiagorekin, komunak izan ala ez, nahiz eta famili unitate desberdinetan egon, betiere bere ekonomia-mendekotasunean baldin badaude, nahiz eta ez bizi ezkontza-egoitzan.
  • Bi seme-alaba dituen aita edo ama, baldin eta beste gurasoa hil bada.
  • Aita eta amarik ez duten (umezurtz diren) bi anai-arreba edo gehiago, tutoretza, harrera edo zaintzan daudenak eta tutorearekin, hartzailearekin edo zaintzailearekin bizi direnak, baina ez daudenak haien menpe.
  • Aita eta amarik gabeko 18 urtetik gorako hiru anai-arreba umezurtz edo gehiago, edo bi anai-arreba umezurtz bietako bat minusbaliatua bada, elkarrekin bizi eta elkarren artean ekonomia-mendekotasunadutenean.

Aurrekotzat hartzen dira, aita ama, edo biak elkarrekin ezkontza-lotura baldin badago eta hala dagoenean, haietako baten bizikidea.Aurreko ahaide kondiziora berdinduko d(ir)a, aurreko paragrafoan aipatutakoak falta badira, beren esku seme-alaben familia-harrera iraunkor edo aurreadopziozkoa edo tutoretza duten pertsona edo pertsonak, betiere beraiekin bizi badira eta beraien kontura bizi badira.

Seme-alabatzat hartuko dira tutoretza edo familia-harrera iraunkor, edo aurreadopzio bidezko pertsonak, egoera legez eratuta badago.

Familia Ugariaren baldintza onartzeko edo mantentzeko seme-alabek bete beharrekoak honako hauek dira:

  • Ezkongabeak izan eta 21 urte baino gutxiago eduki, minusbaliatuak badira edo lanerako ezinduak badaude izan ezik. Adin muga 25 urte arte luzatu ahal izango da ikasketengatik.
  • Aurreko ahaidearekin edo ahaideekin bizi (ikasketek, lanak, osasunak..., eragindako aldi baterako banaketak ez du elkarbizitza hori apurtzen).
  • Aurreko ahaidearekiko edo ahaideekiko ekonomia-mendekotasuna izan.

Sailkapenari dagokionez familia ugariak ondorengo kategorietan sailkatzen dira:

Berezia:

  • Bost seme-alaba edo gehiagokoa.
  • Lau seme-alabakoa; gutxienez horietako hiru, erditze, adopzio, harrera iraunkor edo aurradopzio multiplea izan badira.
  • Lau seme-alabakoa, famili unitatearen urteko diru sarrerak, osatzen duten kide kopuruaren artean zatituta, indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren urteko zenbaketaren %75 baino gutxiago denean, aparteko ordainsariak kontutan hartuta.

Orokorra:

  • Beste famili unitateak.

Sailkapenerako, seme-alaba minusbaliatu edo lanerako ezindu bakoitzak bi kontatzen du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak