Berriak Hezkuntza
Eu

Cristina Uriartek 2017ko Ibilaldia festaren irekiera ekitaldian parte hartu du, Mungian

2017.eko maiatzak 28

Ebaluazioaren garrantziaz eta ebaluazio sistema propioaz aritu da Hezkuntza sailburua. “Uler dezagun ebaluazioa, hobetzeko aukera bezala. Hori da bere helburua” nabarmendu du Uriartek

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Mungiako Larramendi Ikastolak “Egunero alkarregaz” leloarekin antolatu duen Ibilaldia festaren hasiera ekitaldian parte hartu du gaur goizez, Mungiara gonbidatutako gainerako agintariekin batera. Uriarte sailburuarekin batera Eusko Jaurlaritzaren ordezkari, Olatz Garamendi Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea eta Miren Dobaran, Hizkuntza Politikako sailburuordea ere bertan izan dira.

Ebaluazioaren garrantzia eta ebaluazio sistema propioa hartu ditu hizpide Cristina Uriartek bere hitzaldian, ebaluazioaren helburua hobekuntza dela nabarmenduz. “Ebaluazioaz hitz egiten dugunean, gure ebaluazio sistema propioz ari gara. Egiten dugun lana hobetzeko asmoarekin, gure ikasleen ibilbidea egokia den ala ez ezagutzea beharrezkoa delako, hartu beharreko erabakiak hartu ahal izateko, eta hau guztia, gure ebaluazio sistema propioaren bitartez”, azpimarratu du. “Eta hori ere denon artean egin behar dugu; ikasleentzako eta familientzako baliogarria delako. Ikaslearen eta ikastetxearen ibilbidea aztertu, ikaslea eta zentroaren nondik norakoa hobetzeko helburu bakarrarekin. Uler dezagun ebaluazioa, hobetzeko aukera bezala. Hori da bere helburua. Horrela ulertu behar dugu denok, familiek, hezkuntza eragileek eta administrazioak. Helburu bakarra gure seme-alaben ongizatea da”, ziurtatu du Hezkuntza sailburuak.

Elkarlana eta akordioa

Ildo horretatik, Uriartek azaldu du aurreko legealdian bezalaxe legealdi honetan ere elkarlana eta akordioa direla berak zuzentzen duen Sailaren erronka nagusiak, “eragile guztien arteko iritzi, behar, pentsamendu edo borondatearen inguruan eraikitzea” azpimarratu du, eta gehitu du “hezkuntza ezin da tresna bezala erabili, ez da tresna politikotzat hartu behar, hezkuntzak batu egin behar gaitu”.

“Adostasuna da bidea, guztion arteko akordioa eta horretarako prest egon behar dugu” jarraitu du sailburuak. “Hori da Gobernuaren konpromisoa eta erronka, eta honetan denok parte hartu behar dugu eta guztion arteko akordioak eta adostasunak lortu. Hori da gure hezkuntza-sistema egituratzeko eta indartzeko modua. Etorkizuneko hezkuntza-legean garatuko diren alderdien inguruko oinarrizko akordioa lortu behar dugu. Hor dugu erronka, herri-erronka, eta horretan guztiok gara arduradun. Jaurlaritzak adostasunaren alde aspalditik egiten duen deiari erantzuna ematen diotenak ongi etorriak izango dira beti”, gehitu du amaitzeko. 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PNV_Indautxu
    2017.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Cristina Uriarte participó ayer en la apertura de Ibilaldia 2017, en Mungia ➡ https://t.co/9lG6717ovP https://t.co/Con6Ho1Llp

  • @eajpnv
    2017.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Cristina Uriarte participó ayer en la apertura de Ibilaldia 2017, en Mungia ➡ https://t.co/9lG6717ovP https://t.co/Con6Ho1Llp

  • @Gob_eus
    2017.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    Cristina Uriarte participó ayer en la apertura de Ibilaldia 2017, en Mungia ➡ https://t.co/9lG6717ovP https://t.co/Con6Ho1Llp

Ekitaldiko kargudunak