Eu

Sprilur-ek coworking-espazio bat ireki du Erandioko Axpe industrialdean

2017.eko maiatzak 26

Alokairu erregimenean eskura daitezke banan-banako hiru bulego, sei bulego partekatu eta bilera gela bat.

 

Lanpostu guztiek dute idazmahai bat eta armairu bat, abiadura handiko datu-konexioa, wifi seinalea, eta kontaktu-txartel bidezko sarrera kontrola.

                      

Axpe industrialdean bertan kokatutako Gestionet Multimedia, S.A. izan da modalitate horretan sartu den lehena, eta coworking-zentroan ari da lanean joan den urtarriletik.

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita eta SPRI Taldean integratuta dagoen Sprilur sozietateak coworking modalitateko lokal bat ireki du 9 espaziorekin. Beraizik zuzendurik dago beren negozio-ildo berriak martxan jartzeko denbora jakin batez horrelako lokal bat behar duten enpresei edota interes komuneko ekimenak eta proiektuak lankidetzan garatzen dituztenei.

Coworking Erandio alternatiba berritzailea da Sprilur-ek orain arte zeukan lokal-eskaintzan, eta aukera ematen die edozein sektoretako profesional libreei, ekintzaileei edota ETEei beren jarduerak garatzeko espazio horretan, beren neurriko instalazio eta azpiegiturekin eta ezarpen-kostu txikiagoekin.

Horrelako espazioak eskainiz, Sprilur-en asmoa da ekimen ekintzaile berriak bultzatzea eta erraztasunak ematea jarduera nahiz proiektuak lankidetzan garatu daitezen eta, bide horretatik, sinergiak sortzea eta ezagutza partekatzea arrazoizko prezioetan.

Ikusirik Axpe industrialdean “mikro” azaleren gero eta eskaera handiagoa dagoela bertan instalatuta dauden jardueretatik sortutako proiektuak garatzeko, Sprilur-ek erabaki du alokairu erregimenean eskaintzea kristalez inguratutako banan-banako hiru bulego, sei bulego partekatu eta bilera-gela bat, denak ere Erandioko industrialdeko A eraikinean.

 

Instalazio horiek badituzte abiadura handiko datu-konexioa eta wifi seinalea, kontaktu txartel bidezko sarrerak kontrolatzeko sistema bat, bilera gela, bulegorako altzariak postu bakoitzerako eta denentzako bainugelak, eta hori guztia prezio lehiakorretan.

Axpe industrialdean bertan kokatutako Gestionet Multimedia, S.A. joan den urtarriletik dago coworking-espazio horretan alokairu sinpleko modalitatean, bera izan delarik han sartzeko eskaera egin duen lehenengo enpresa. Axpe industrialdeak kokaleku estrategikoa du eta, neurri handi batean, horrexegatik du hainbeste eskabide lan-espazio mota berri honek. Bilboko Metroko lineatik minutu gutxira eta Erandioko hirigunetik hurbil dagoelarik, interesatutako enpresa eta ekintzaileek kokaleku paregabea dute enpresa-jarduera handiko ingurune batean, aukera dutelarik sinergiak sortzeko eta ezagutzak partekatzeko.

Interesatuak jar daitezela gurekin harremanetan sprilur@spri.eus helbidean. Telf.: 944 236 118

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2017.eko maiatzak 28

    Comentario de Twitter:
    Sprilur habilita un espacio coworking en el polígono Axpe de Erandio https://t.co/E9xBpNxJag

  • @euskadinnova
    2017.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@grupospri habilita un espacio #coworking en el polígono Axpe de #Erandio ➡ https://t.co/1CMzwJ9ZJ9 https://t.co/AVlsVwhwt4

  • @euskadinnova
    2017.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@GrupoSpri -k #coworking-espazio bat ireki du #Erandio-ko Axpe industrialdean ➡ https://t.co/y7FnDj1Q5I https://t.co/UvS1tGBCwV

  • @BarandiaranJ
    2017.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@GrupoSpri -k #coworking-espazio bat ireki du #Erandio-ko Axpe industrialdean ➡ https://t.co/y7FnDj1Q5I https://t.co/UvS1tGBCwV

  • @javijfs
    2017.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@grupospri habilita un espacio #coworking en el polígono Axpe de #Erandio ➡ https://t.co/1CMzwJ9ZJ9 https://t.co/AVlsVwhwt4

Komunikabideek behera kargatzeko