Eu

“Musika jaialdiak Euskadiri nazioarteko proiekzioa ematen dion erreferentzia turistiko bat dira”

2017.eko maiatzak 31

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailburu Alfredo Retortillok Jazz Euskadi markaren barruan 3 lurralde historikoetan egingo diren jazz jaialdiak aurkeztu ditu gaur. Iñaki Saitua Getxo Jazz jaialdiko zuzendaria, Iñaki Añua Vitoria-Gasteizko Jazzaldiko zuzendaria eta Miguel Martin Heineken Jazzaldiko zuzendaria sailburuaren alboan egon dira aurkezpenean.

Sailburuak azaldu duenez, musika-jaialdiak erreferentzia turistiko egonkorra dira egun “eta hiru lurraldetako jazz-aukera zabalaz gain, turismoa sustatzeko ekitaldi bereziak egingo ditugu. Horietako bat, esaterako, Euskadi Basque Country photocall delakoa izango da, non jaialdietako izarrek gure jomuga turistikoa babestuko duten, nazioarteko proiekzioa duen beren irudiaren bitartez.

Ekintza horrez gain, Euskadi Basque Country marka euskarri guztietan egongo da ikusgai -kartelak, plotterrak, sarrerak, eskuliburuak-, bai eta eszenatokietan ere, turismoko webgunera eramango duen banner baten bidez. Era berean, herrialdearen promozio-bideoak eskainiko dira kontzertuen aurretik eta atsedenaldietan, beste publizitate-ekintza batzuren artean.

Retortillok azaldu duenez, Glasgowen 2016n egin zen Musika Turismoaren Munduko Goi-bilerak turismo mota honek duen pisu gorakorra eta musika-ekitaldien eta turismoaren arteko sinbiosiak sortzeko beharra agerian utzi zituen. “Jaialdiak komunitate-esperientzia berezia dira, turistak, bisitariak eta bertakoak bildu eta elkartrukea eta sintonia sustatzen dituen gunea. Gure xedea da jaialdiak sendotzea Euskadiko irudi turistikoaren baitan eta horiei loturiko produktu artistikoa sortzea eta sustatzea, musika onaz gozatzera gurera datozenek Euskadi ezagutzeko aukera izan eta bueltatzea erabaki dezaten", amaitu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak