Berriak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Arriola sailburuak zuzenean erantzungo die herritarren boto gehien jaso duten 20 galderei #ArriolaTopaketa-n

2017-05-29

Asteazkenan, maiatzaren 31n, 12:00etatik aurrera erantzungo die egunotan Twitter eta Facebook bidez herritarrek planteatu dizkioten galderei.

Iñaki Arriola sailburuak, asteazken honetan, maiatzaren 31n, boto gehien jasotako 20 galderei erantzungo die, egunotan herritarrek sare sozialetatik planteatu izan dizkiotenak, #ArriolaTopaketa ekimenaren esparruan, Abierto-Irekia Gobernu taldeak sustatuta, euskaldunen kezkak ezagutzearren.

Elkarrizketa zuzenean emango da Youtube eta Facebook bidez. 

Hautaketa

Facebookeko “Gustuko dut” edo Twitterreko birtuit edo gogokoen kopuru handienaren arabera egin da hautaketa. 

Mekanismoa

Herritarren galderak maiatzaren 15tik 24ra izan ziren, 24:00etan, eta galderei botoa emateko epea maiatzaren 25tik 29ra, 16:00etan. Maiatzaren 31n sailburuak jendaurrean eta zuzenean erantzungo die galderei Youtube eta Facebook bidez. Ondoren, emanaldiaren bideo osoa Irekian eta Youtuben Irekiak duen kanalean argitara aterako da.

Zuzeneko emanaldian erantzun gabe geratzen diren galderak Irekiaren web orrian argitaratuko dira eta Irekiaren sare sozialetako kanaletatik hedaraziko dira.

Planteatutako galderen zerrenda osoa

Zuzeneko emanaldian erantzun gabeko galderei emandako erantzunen zerrenda

6 iruzkin
  • @IngurumenEJGV
    2017-05-30

    Comentario de Twitter:
    Arriola sailburuak zuzenean erantzungo die herritarren boto gehien jaso duten 20 galderei #ArriolaTopaketa-n... https://t.co/Vtqo5wI5yV

  • @IngurumenEJGV
    2017-05-30

    Comentario de Twitter:
    El consejero Arriola responderá en directo a las 20 preguntas más votadas de la ciudadanía en #ArriolaTopaketa... https://t.co/x1KuTPGGaB

  • @Gob_eus
    2017-05-30

    Comentario de Twitter:
    El consejero @iarriolal responderá en directo a las 20 preguntas más votadas de la ciudadanía en #ArriolaTopaketa ➡ https://t.co/8GJHuqo5yx

  • @Gob_eus
    2017-05-30

    Comentario de Twitter:
    Arriola sailburuak zuzenean erantzungo die bihar herritarren boto gehien jaso duten 20 galderei #ArriolaTopaketa-n ➡ https://t.co/DTMN5hx5Cd

  • @iarriolal
    2017-05-30

    Comentario de Twitter:
    Arriola sailburuak zuzenean erantzungo die herritarren boto gehien jaso duten 20 galderei #ArriolaTopaketa-n https://t.co/3pYtyxCWTs

  • @iarriolal
    2017-05-30

    Comentario de Twitter:
    El consejero Arriola responderá en directo a las 20 preguntas más votadas de la ciudadanía en #ArriolaTopaketa https://t.co/0cw1boNedS

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)