Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Josu Erkorekak telekomunikazioen enpresa instalatzaile eta integratzaile guztiak biltzen dituen “Telcom´17 Vitoria-Gasteiz” jardunaldia inauguratu du

2017-05-26

“Juntos hacia un futuro digital y conectado” lemapean, enpresa horien jarduera-arlo desberdinetako berritasunak aztertuko ditu FENITELen XXXIX. Batzar Orokorrak

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak inauguratu du gaur goizean “Telcom´17 Vitoria-Gasteiz”, FENITEL Telekomunikazioen Instalatzaileen eta Integratzaileen Federazio Nazionalaren batzar orokorraren 39. edizioa. Ekitaldia, telekomunikazioen enpresa instalatzaileei eta integratzaileei zuzendua, antolatzen urtero da Estatuko hiri batean, eta aldi honetan, Gasteizek egingo dio harrera.

Elkarraldiak iraungo dituen hiru egunetan, telekomunikazioetako ekipoen eta sistemen enpresa instalatzaileen eta integratzaileen jarduera-eremu desberdinetako berritasunak aztertuko dira zenbait hitzaldiren eta mahai-ingururen bitartez.

JARDUNALDI TEKNIKOA

Esparru horretan, goizeko 10:00etatik hasita, jardunaldi tekniko bat egingo da, eta helduko zaizkien gaien artean hauek izango dira batzuk: digitalizazio irisgarriaren bultzada, Europar Batasunaren erabakia UHF bandari buruz eta Espainiarentzako inplikazioak, ikus-entzunezko negozioaren etorkizuna, telebista irekiaren erronkak eta aukerak, industria horren zeregina eta sektorearentzat garatzen dituen aukerak, besteak beste.

Bertan, Eusko Jaurlaritzako Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendari Xabier Arrietak parte hartuko du “¿Protegemos los contenidos?” izeneko hitzaldi batekin. Ondoren, 11:45ean, Itelazpiko Zuzendari Nagusi Juan José Bañosek mahai-inguru honetan parte hartuko du: “La decisión sobre el uso de la banda UHF de la Unión Europea, las implicaciones en España”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)